Bilboko setioa (1874)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bilboko setioa
Bigarren Karlistaldia
Iparraldeko frontea
Le combat de Manaria, près Bilbao, de Daniel Urrabieta Vierge.jpg
Mañariako kontraerasoa: setioa hausteko errepublikanoen saiakera.
Data 1874ko otsailaren 21etik maiatzaren 2ra
Lekua Bilbo
 Bizkaia
Emaitza Liberalen garaipen erabakiorra
Gudulariak
Espainia Karlistak Espainia Espainiako Lehen Errepublika
Buruzagiak
Espainia Torcuato Mendiri
Espainia León Ortiz de Elejalde
Espainia Antonio Dorregaray
Espainia José Valdespina
Espainia Nicolás Ollo
Espainia Francisco Serrano
Espainia Ignacio María del Castillo
Espainia Manuel Gutiérrez de la Concha
Indarra
12.000 soldadu 4000 gizon eta boluntario
40 kanoi[1]
Artikulu hau lehendabiziko setioa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko setioa».

Bilboko setioa Bigarren Karlistaldian 1874ko otsailaren 21 eta maiatzaren 2 artean Bilbo inguruan gertatutako gudua izan zen. Karlos Maria Borboikoa errege-nahi karlistaren gudarosteek Bizkaiko hiriburua bereganatu nahi zuten, karlisten ekonomia ezinbestekoa zelako. Setioan zehar, karlistek jo ta su bonbardatu zuten hiribildua, ospitaleak eta elizak barne, eta kritika gogorrak jasan zituzten Europako egunkarietan. Porrotak kolpe gogor eman zioen Karlos VII.ari eta, Lehen Karlistaldian gertatu zen moduan, liberalen garaipen erabakigarri bilakatu zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos VII.a, altxamendua arrakastatsua zela ikusita, 1873an zeharkatu zuen muga. Urte hartan, matxinatuak eskualde karlista tradizionaletatik barreiatu ziren: Hego Euskal Herritik, Kataluniatik eta Maestrazgotik hain zuzen ere. Gerraren norabidea bere aldekoa zenez, Karlos VII.ak Bilbo bakartzeko agindua eman zuen, gero setiatu eta hartzeko asmotan. Abuztuan, bere ontziteria nagusia izaten zen Bizkaiko golkoan.

Abenduaren 29an karlistek Olabeaga hartu eta Bilboko itsasadarra buxatu zuten. Abenduaren 30ean Antonio Dorregaray jeneral karlistak Portugalete setiatu eta Valdespinak Bilbo inguruko mendiak hartu zituen. Portugalete urtarrilaren 21ean erori zen, 2000 bala inguru hartu ondoren. Otsailean karlistek itsasadarra guztiz trabatu zuten eta hilaren 21ean setioaren lehenengo bonbardaketa egin zuten.

Setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serranoren kuartel nagusia Somorrostron, Viergeren marrazkia, Le Monde Illustré, 1874-4-4.

Otsailaren 21eko bonbardaketek karlisten Bilboko gotorlekuen kontrako erasoei bidea eman zioten. Hilaren 25ean errepublikanoak Somorrostrotik setioa haustea saiatu baina ezin. Bigarren saiakera batean, berriro porrot egin zuten eta, gerrako gudurik odoltsuena izateaz gain (bien artean 8.000 erori baino gehiago izan ziren) defendatzaileen kalterako ere izan zen. Erregenahiak Tolosa hartu eta Bilbo Hego Euskal Herriko hiri errepublikano bakarra bilakatu zen. Hala eta guztiz ere, Serranok oraindik 48 batailoi zituen eta setioa hausteko hirugarren saiakera arriskutsuegia zen On Karlosentzat. Martxoaren 29an, Nicolás Ollo jeneral karlista istripu baten ondorioz hil eta kolpe moral handia izan zen setiatzaileentzat.

Apirilean goseteak gogor jo zituen defendatzaileak, errefortzuen helduera beste esperantzarik ez zutenak. Setioa hausteko azken saiakeran, hilaren 29an errepublikanoek Somorrostron dagoen Montaño mendia eraso zuten. Karlisten artean nahaspila zabaldu eta hainbat akats egin zituzten. Apirilaren 30ean Sopuerta galdu zuten eta Somorrostro uzteko agindua eman zuten. Porrota erabatekoa zen eta Dorregarayk erretreta agindu zuen. Maiatzaren 1ean azken batailoi karlistak setioa utzi eta hurrengo egunean gobernuko gudarosteek Bilbon sartu ziren.[2]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon karlistek jeneral ospetsu batzuk (tartean 1833tik beraiekin zegoen Ollo) galdu zuten eta porrotarekin batera, erregenahiaren gudarosteak adoregabetu ziren. Hala ere, Abartzuzako guduan garaipen handi bat izan ondoren, matxinoek suspertu eta hiri handi bat bereganatzeko saiakerak egin zuten, hala nola Iruñea edo Donostia. Iparraldeko frontean, porrota bat jasan arren, gerra biziagotu eta Alfontso XII.a ailegatu arte, ez zegoen egonkortasunik. Orduan, Katalunia eta Aragoiko frontea erori eta 1876an liberalen armada osoak (120.000 soldadu inguru) Karlos VII.aren armada (garai hartan 33.000 soldadu inguru zituena) menderatu zuen. Laburbilduz, Bilbokoarena garaipen handia izan zen liberalentzat baina ez erabateko porrota karlistentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]