Espainiako Lehen Errepublika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espainiako Lehen Errepublika
Primera República Española

1873 – 1874
Errepublika
Flag of the First Spanish Republic.svg Escudo del Gobierno Provisional y la Primera República Española.svg
Goiburua
Plus Ultra
Adameoren abdikazioa 1873ko otsailaren 11a
Alfonso XII.aren aldarrikapena 1874ko abenduaren 29a
Hiriburua Madril
Hizkuntza(k) Gaztelania
Dirua Pezeta
Aurrekoa
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Absolutismoa
Ondorengoa
Berrezarpena Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg

Espainiako Lehen Errepublika 1873ko otsailaren 11tik 1874ko abenduaren 29a arte Espainian izandako erregimen politikoa izan zen.

Espainiako Historiako lehen errepublika saio laburra izan zen oso, ezegonkortasun politikoa eta bortizkeria izan zituen ezaugarri. Errepublikak lau presidente izan zituen eta aldarrikatu zenetik hamaika hilabetera Pavía jeneralak estatu kolpea egin eta Errepublika unitarioa ezarri zuen, De la Torre dukearen menpean. Borboitarren berrezartzearekin amaitu zen.

Errepublika federala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1873ko otsailean Amadeo Savoiakoak abdikatu egin behar izan zuen, zituen arazo politiko eta sozialak eta bere erregetzak zuen oposizio gogorra zela eta. Hurrengo hauteskundeetan abstentzioa izan zen nagusi, baina hala ere errepublikarrek irabazi zuten. Hala, ekainean errepublika federala aldarrikatu zen: Pi i Margall izendatu zuten lehendakari eta errepublikarrak zatitu egin ziren:

Pi i Margall lehendakari zela aurkeztu zen 1873ko konstituzio federalaren proiektua, honako printzipioak jasotzen zituena:

  • Subiranotasunaren jatorri herritarra.
  • Botere banaketa.
  • Eskubideen deklarazioa.
  • Federalismoa.
  • Eliza eta estatuaren arteko banaketa. Estatuak ez zuen eliza gehiago finantzatuko.
  • Probintziei gobernatzeko autonomia handia emango zien deszentralizazio politiko eta administratiboa.

Hala eta guztiz ere, Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen zeuden arazo larriei ezin erantzunez:

Errepublika unitarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako kantoiaren armarria

1873ko uztailean, Nicolás Salmerón izendatu zuten presidente. Horrek bi arazori egin behar izan zion aurre, besteak beste Goardia Zibila eta armadaren laguntzaz: Fronte karlistak aurrera egitea (aurre egiteko soldadu gehiago erreklutatu behar izan zituzten) eta kantonalismoaren hedatzea. Ondorioz, Kantonalismoaren alde zeuden agintariak bota egin behar izan zituzten eta 1873ko uztaila eta iraila bitartean, Pavia eta Martinez Campos jeneralek Andaluzia eta Levanteko erresistentzia kantonalista zapaltzea lortu zuten. Cartagenako kantoiak, ordea, 1874ko urtarrila arte eutsi zuen.

1873ko irailean, Emilio Castelar izendatu zuten gobernuburu:

  • Errepublikaren sektore kontserbadoreena ordezkatzen zuen, eta errepublika unitarioa ezarri zuen.
  • Kantonalismoa indarrez deuseztatu zuen, Espainiako batasuna arriskuan jartzen zuelako.
  • Ordena publikoaren berrezartzea eta gizarteko altxamenduen amaiera nahi zuten indarrak batu eta politika errepresibo gogorra egin zuen. Askatasunak asko mugatu zituen.
  • Vatikanoranzko hurbiltzea hasi zuen.

Federalistak, kantonalistak, anarkistak, sozialistak… eskuinerako aldaketa horren aurka agertu ziren. Hori aprobetxatuz, 1874ko urtarrilean Manuel Pavia jeneralak estatu kolpea jo zuen:

Urtarrilaren 2an kongresuak egindako bileran Castelar gobernutik bota zuten. Errepublika federala ezartzea eztabaidatzen ari zirela, Pavia hainbat guardia zibilekin ganberan indarrez sartu zen eta gorteak desegin zituen. Bien bitartean, aldeko indarrak Madril hartzen ari ziren.

Paviaren estatu kolpearen ondoren, Serrano jenerala izan zen gobernuburu eta ezohiko botereak izan zituen. 1874 urterako:

  • Asmo errepublikarrak bizirik zirauen arren, haren gainbehera begibistakoa zen.
  • Errepublikaren esperientzia okerraren ondoren, gizarteko sektore asko Alfontsoren alde jarri zen.

1874ko abenduan, Martinez Campos jenerala eta beste militar batzuk altxatu egin ziren eta Alfontso Borboikoa izendatu zuten Espainiako errege. Hala:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako Lehen Errepublika Aldatu lotura Wikidatan