Altitudezko zonazio
Altitudezko zonazioa, ekologian, altitudearen eraginez mendietan gertatzen den landaredi-zonazioa da.[1] Altitudeak tenperaturan, hezetasunean, lurzoruaren konposizioan eta eguzki-erradiazioan eragiten duenez, ingurune-baldintza desberdinak dituzten estai altitudinalak bereizten dira; ingurune-baldintza desberdinen horien ondorio dira landaredi-estaiak.[2]
Estai bioklimatikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altitudezko zonazioak balio unibertsala badu ere, eskualde bakoitzak bere estai bioklimatiko diferentzialak izan ohi ditu. Praktikan, ezaugarri termoklimatikoen arabera mugatzen dira.[3] Europari dagokionez, bost estai bereiz daitezke eskualde eurosiberiarrean, eta sei eskualde mediterraniarrean.
Eskualde eurosiberiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Ezaugarri termoklimatikoak[4] | Landaredi-estaiak | ||
| Urteko batezbesteko tenperatura | Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura minimoa | Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura maximoa | |
| Estai elurtarra | |||
| Estai alpetarra | |||
| Estai subalpetarra | |||
| Estai menditarra | |||
| Estai muinotarra | |||
Eskualde mediterraniarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proposamen desberdinak egin dira mediterraniar kliserierako; hona hemen Salvador Rivas-Martínezena:
| Ezaugarri termoklimatikoak[5] | Landaredi-estaiak | ||
| Urteko batezbesteko tenperatura | Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura minimoa | Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura maximoa | |
| Estai krioromediterraneoa | |||
| Estai oromediterraneoa | |||
| Estai supramediterraneoa | |||
| Estai mesomediterraneoa | |||
| Estai termomediterraneoa | |||
| Estai inframediterraneoa | |||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Altitudezko zonazio. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (kontsulta data: 2021-4-16).
- ↑ Landaredi-estai. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (kontsulta data: 2021-4-16).
- ↑ Benito Iza, Iñaki. Estaia muinotarra. in Ekologia Hiztegia, UZEI (kontsulta data: 2021-4-17).
- ↑ Termotipos. Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, cfnavarra.es (kontsulta data: 2021-4-16).
- ↑ Rivas-Martinez, Salvador. Memoria del mapa de series de vegetación de España 1:400.000. Icona, floramontiberica.files.wordpress.com (kontsulta data: 2021-4-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarasola, Laura I. Kliseriea, bioscio.hirusta.io