Alza-ko bertsolari zaarrak
Itxura
| Alza-ko bertsolari zaarrak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Antonio Zabala |
| Argitaratze-data | 1968 |
| Izenburua | Alza-ko bertsolari zaarrak (Jose Garmendia, Andres Arrieta, Patxiko Arzak, Xaturdino Erauskin, Artzai-txikiya) |
| Argitaletxea | Auspoa |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | bertsolaritza |
| Hizkuntza | euskara |
Alza-ko bertsolari zaarrak Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia da. 1968an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen:[1] Jose Garmendia (1885-1924), Andres Arrieta (1856-1930), Patxiko Arzak (1859-1928), Xaturnino Erauskin (1874-1950) eta Artzai-txikiya. Bertsolari bakoitzaren atalean sarrera bat dakar. Bertso paperrekin batera egile bakoitzaren gertakizunak eta pasadizoak azaltzen dira. Gaien aldetik oso gai desberdinak jorratzen dira bertso hauetan.