Alzeo Mitilenekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alzeo
Alzeo
Alzeo eta Safo, K. a. 470 aldean
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Ἀλκαῖος / Alkaĩos
Jaio K. a. 630 aldean
Mitilene (Lesbos)
Hil K. a. 580 aldean

Alzeo Mitilenekoa (antzinako grezieraz: Ἀλκαῖος, Alkaĩos; latinez: Alcaeus; Mitilene, K. a. 630 aldean - K. a. 580 aldean) poeta grekoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi aristokratikoaren alde agertu zen tiranoen kontra eta horregatik erbesteratu behar izan zuen; gero, Mitilenera itzuli zen. Kanta satiriko eta iraultzaileak, ereserki eta mahai kantak moldatu zituen, baita erotikoak ere, gizonen zein emakumeen edertasuna goretsiz. Obra horietatik zati gutxi iritsi dira gaur egunera arte. Kantu batean Saforekiko miresmena adierazi zuen. Teokrito eta Horaziok haren olerkera hartu zuten eredu, eta bigarrenak alkaiko izenez ezagutu zen ahapaldia metrika latinora egokitu zuen bere odetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]