Alzo-ko Imaz bertsolaria
Itxura
Alzo-ko Imaz bertsolaria | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Antonio Zabala |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Alzo-ko Imaz bertsolaria |
Argitaletxea | Auspoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bertsolaritza |
Hizkuntza | euskara |
Alzo-ko Imaz bertsolaria Antonio Zavalak atondutako bertsolari ospetsuaren bertso, testu eta pasadizo antologia da. 1967an plazaratua, oso elementu desberdinekin osatuta dago. Imatz ez zen plazako bertsolaria, bertso-jartzailea baizik. Zentzu horretan, Pello Errota horrela esan zuen: "Bertso jartzen, gu ez gera Imaz'en zapata lotzen asteko ere!".[1] Jasotako bertso askok erlijioaren eragin zuzena du.
Liburuaren atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburua lau ataletan antolatuta dago:
- Hitzaurre zabala bertsolariaren datu biografikoekin
- Imatzen bertsoen bilduma, ahal den neurrian sortutako daten arabera
- Imatzen esku-idatziak, oso gutxi direnak eta oso gaizki kontserbatuta omen zeuden
- Asteasuko itsuen bertsoak, herri horren itsu familia batek bertso-paperak saltzen zituen. Imatzen familiaren testigantzaren arabera, bertso horiek Altzoko bertsolariarenak ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 14 or.