Amado Granell
Amado Granell | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Borriana, 1898ko azaroaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sueca, 1972ko maiatzaren 12a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Cementiri de Sueca |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta sindikalista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | teniente koronel |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() |
Amado Granell Mesado (Borriana, Castelló, 1898ko azaroaren 5a - Sueca, Valentzia, 1972ko maiatzaren 12a) errepublikano eta militar espainiarra izan zen. Bigarren Mundu Gerran Parisen sartu zen lehenengo militar-zutabearen aginduan zegoen. Granell 1944ko abuztuaren 24an Pariseko Udaletxera heldu zen eta horrela jaso zen Libération egunkariaren lehenengo orrian.[1] Informazio horretan Granellen argazkia agertzen zen baina haren izena okertuta zegoen ezen "Bronne kapitaina" jartzen baitzuen. Bere agindupean zegoen zutabea 2. Dibisio Korazatuaren edo Leclerc Dibisioaren[2] ibilgailuen 9. Konpainia izan zen; konpainia hori gehien batean penintsulatik ihes egindako errepublikaren aldeko soldaduena zen: 160 soldaduetatik 146 errepublikarrak ziren. Granell 1972an trafiko istripu batean hil zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://www.publico.es/politica/533393/el-misterio-del-hombre-que-libero-paris
- ↑ Philippe Leclerc jeneralak agintzen zuen 2.Dibisioa.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rafael Torres: El hombre que liberó París. Amado Granell y la última Batalla de la República. Temas de Hoy, S.A., 2007. ISBN 84-8460-613-9.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Iritzi artikulua Público egunkarian.
![]() |
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Valentziako Erkidegoko biografia zirriborroak
- 1898ko jaiotzak
- 1972ko heriotzak
- Castelló probintziako jendea
- Ohorezko Legioko zaldunak
- Espainiako Gerra Zibileko militarrak
- Valentziako frankismoaren erbesteratuak
- Frantziako Erresistentziaren kideak
- Espainiako sindikalistak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Errepide istripuan hildakoak