Amaia Ezpeldoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Ezpeldoi
SortzaileaItxaro Borda
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa

Amaia Ezpeldoi Itxaro Bordak sortutako fikziozko pertsonaia bat da, detektibe bat. Pertsonaia lehen aldiz 1994. urtean argiratutako Bakean utzi arte liburuan agertu zen, eta harrezkero hiru hamarkadatan, Bordaren sei eleberritan eta hamar bat ipuinetan agertu izan da. 2021eko Euri zitalari esker nobela, pertsonaiaren azkena izango zela adierazi zuen egileak[1].

Iratxe Retolaza kritikariaren iritziz, "Ezpeldoiren eleberriek hainbat azpi-genero literarioren parodia egiten dute, azpi-genero horiek gobernatzen dituzten kodeak urratu". Detektibe-kide gizonezko askoren joera eta jarrera oso antzerakoak baditu ere (edatea atsegin du, bakarrik eta lotura afektiborik gabe bizi da, maitaleei ez die fideltasunik gordetzen), bere izaera emakumezko eta lesbianak urraketa hori iradokitzen du[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrese, Gorka. ««Amaia Ezpeldoik aldez alde kanbiatzen ikusi du Euskal Herria»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  2. Amaia Ezpeldoi. (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]