Itxaro Borda
Itxaro Borda | |
---|---|
![]() |
|
Ahotsa
|
|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1959ko martxoaren 29a (59 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta postaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Itxaro Borda Xarriton (Baiona, 1959ko martxoaren 29a - ) euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.
Eduki-taula
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.
Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan") Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urtetan Berriako kolaboratzailea izan da.
Ibilbide literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idazle oparoenetariko bat da: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia... genero ia guztietan aritu da. Aldizkako argitalpenetan ere parte hartu du egunkari eta aldizkarietan artikuluak, narrazioak, poemak eta kantuak argitaratzen.[1]
Itzulpengintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulpena idazle baten formakuntzan beharrezkoa da.[2] Itzulpena oso presente egon da beti Bordaren idazketan. Eta lan oparoa egin du itzulpengintzan.[3] Itxaro Bordak euskaratutako lanak ugari dira, gutxi liburu formatuan eta oparotasunez aldizkari literarioetan, bereziki Maiatz aldizkarian. Jatorri ezberdinetako egile asko euskal publikoari ezaguraztera eman du: txinatarrak,errusiarrak, senegaldarrak, palestinarrak, armeniarrak...[4]
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bertold Brech. Kaukasiar kreazko borobila, antzezlana. Bilbo: Artezblai, 2006.[5]
- María Mercé Marçal (Poesia kaiera). Zarautz: Susa, 2014.[6]
Kultura eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017 Zinemaldia, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren presidentea , 2017ko irailaren 22tik abenduaren 30ra, Donostia
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren kidea,beste bi kidekin batera: Miren Arzalluz eta Joserra Senperena.[7]
Sariaren irabazlea Handia, Aitor Arregiren eta Jon Garañoren filma izan zen. [8]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Basilika 1984, Susa
- Udaran betaurreko beltzekin 1987, Txertoa
- Bakean ützi arte 1994, Susa
- Amorezko pena baño 1996, Susa
- Bizi nizano munduan 1996, Susa
- % 100 basque 2001, Susa; 2002ko Euskadi saria.
- Zeruetako erresuma 2005, Susa
- Jalgi hadi plazara (2006), Susa
- Ezer gabe hobe (2010), Susa.
- Boga boga (2012), Susa.
Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Bizitza nola badoan" 1984, Maiatz
- "Krokodil bat daukat bihotzaren ordez" 1986, Susa
- "Just Love" 1988, Maiatz
- "Bestaldean" 1991, Susa
- "Orain" 1998, Susa
- "XX. mendeko poesia kaierak - Itxaro Borda" 2000, Susa [9]
- "Hautsak errautsa bezain" 2002, Maiatz, elebiduna
- "Noiztenka" (2007), Maiatz
- "Ogella Line" (2009) La malle d'aurore, Aturbe
- La porta oberta en el cel, i aixo [10]
- Kalahari of love, Itxaro Borda — Maiatz 12 (1986-abendua)
aldizkaritan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hordago (Sergei Essenine-ri)[11] — Maiatz 1 (1982-otsaila)
- Geofisiko I [12] — Maiatz 2 (1982-abuztua)
- Lights time[13] — Maiatz 2 (1982-abuztua)
- Oraino mila solas inutil[14] — Maiatz 5 (1984-apirila).
- Orioko elizan[15] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
- In God we trust[16] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
- This is the end, maitea![17] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
- Dean Moriartyren orroimenez [18] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Eh [19] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Mahiz [20] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Iparragirreri [21] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Kanbalismoa [22] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- La citta cremata [23] — Maiatz 10 (1985-abendua).
- Jaun goikoaren..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
- Begira..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
- Ilargi beteko gauean..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
- Exilium tremens..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hertzainak [24]
- 1990- Amets Prefabrikatuak
1- Bi minutuero (Borda-Zabala)
- 1992- Denboraren Orratzak
1. - Irauten (Itxaro Borda-Josu Zabala) [25]
3. - Larru beltzak (Itxaro Borda-Josu Zabala)
Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Emakumeak idazle" 1984, Txertoa
- "Hiruko" 2003, Alberdania
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2002an Euskadi Saria jaso zuen, "%100 basque" nobelarekin.
- 2010eko irailean Galiziako PEN Clubak Rosalía de Castro poesia saria [26]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Jaka, Aiora (2015), 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015, 385-486. orrialdeak.
- ↑ Jaka, Aiora (2015), 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015, 387-389. orrialdeak.
- ↑ Jaka, Aiora (2015), 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015, 398-402. orrialdeak.
- ↑ Jaka, Aiora (2015), 'Itxaro Borda: bortxaz itzultzaile”Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje. [Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2015, 390. orrialdeak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Artezblai, Kaukasiar kreazko borobila | Zubiak, http://www.artezblai.com/artezblai/kaukasiar-kreazko-borobila.html. Noiz kontsultatua: 2017-12-01.
- ↑ Susa literatura - Poesia kaiera, http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai02. Noiz kontsultatua: 2017-12-01.
- ↑ (Euskaraz) «Zinemaldia: Irizar Saria Epaimahaia», https://www.sansebastianfestival.com, https://sansebastianfestival.com/2017/festival_diary/1/6974/eu.
- ↑ (Euskaraz) «Zinemaldia: Sariak», https://www.sansebastianfestival.com, https://www.sansebastianfestival.com/2017/sariak_eta_epaimahaiak/premios/1/7080/eu.
- ↑ , « Itxaro Borda: Poesia Kaierak. Susa argitaletxea (2000)».
- ↑ , « Itxaro Borda: La porta oberta en el cel. — Maiatz 12 (1986-abendua). Susa argitaletxea (2000)».
- ↑ (Euskaraz) «Hordago (Sergei Essenine-ri)», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0103.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Geofisiko I», http://andima.armiarma.eus/maia/maia0217.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0217.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Lights time», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0218.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Oraino mila solas inutil», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0947.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Orioko elizan», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0947.htm.
- ↑ (Euskaraz) «In God we trust», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0948.htm.
- ↑ (Euskaraz) «This is the end, maitea!», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia0949.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Dean Moriartyren orroimenez», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia1046.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Eh», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia1047.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Mahiz», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia1048.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Iparragirreri», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia1049.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Kanibalismoa», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia1050.htm.
- ↑ (Euskaraz) «La citta cremata», http://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm, http://andima.armiarma.eus/maia/maia1050.htm.
- ↑ (Euskaraz) «Hertzainak», https://historiasderock.es.tl, https://historiasderock.es.tl/Hertzainak.htm#discografia.
- ↑ (Euskaraz) «Idazlea galdu da ahaire baten lanbropean. Gotxon Barandiaran Arteaga.— Hegats: literatur aldizkaria, ISSN 1130-2445, Nº. 51, 2013, orr.90-91», https://dialnet.unirioja.es, https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4567110.
- ↑ (Euskaraz) «O Pen Clube entregou os seus premios ás literaturas ibéricas», lavozdegalicia, https://www.lavozdegalicia.es/noticia/cultura/2010/09/18/pen-clube-entregou-os-seus-premios-as-literaturas-ibericas/0003_8732538.htm.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itxaro Borda ![]() |
- Armiarma webgunean
- Literaturaren Zubitegian
- "%100 Basque" liburua osorik on-line
- Elkarrizketa Itxaro Bordari Argia astekarian (2010-V-16)
- Elkarrizketa Itxaro Bordari Argia astekarian (2012-I-29)
- EIZIE: Nor da nor: Itxaro Borda itzultzailea (2017-10-05)