Amaia del Campo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaia del Campo
Barakaldoko alkatea

2015-06-13 -
Alfonso García Alonso
Bizitza
Izen osoa Amaia del Campo Berasategi
Jaiotza Barakaldo1966ko martxoaren  8a (53 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta solicitorra Itzuli

Amaia del Campo Berasategi (Barakaldo, Bizkaia, 1966ko martxoaren 8a) prokuradorea, Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria eta, 2015eko ekainaren 13tik, Barakaldoko elizateko lehen emakume alkatea da. Zuzenbide lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Barakaldoko Auzitegietako prokuradore bezala aritu da. Halaber, 2008tik 2010era CEDEMIko (Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroa) zuzendari kudeatzailea izan da. Arlo politikoan, oposizioaren liderra izan da, 2015. urtean hiriko alkate izendatu arte.[1]

EAJren hautagaitzako buru izan zen 2015eko maiatzaren 24an ospatutako udal-hauteskundeetarako. Hauteskunde hauen irabazlea alderdi jeltzalea izan zen, gobernu sozialistako 32 urteren ondoren. Horrela, Barakaldoko lehen emakume alkatea, eta bere alderdiko bigarrena -Josu Sagastagoitia eta gero (1979-1983)- izateko zilegitasuna irabazten du. 2015eko ekainaren 13an, larunbata, osoko udal bilkuran alkate andrea izendatu zuten, kargua uzten zuen Alfonso García alkate sozialistaren ordez.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]