Edukira joan

Amandrerena etxea

Koordenatuak: 43°19′47″N 3°00′50″W / 43.329749°N 3.013863°W / 43.329749; -3.013863
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amandrerena etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°19′47″N 3°00′50″W / 43.329749°N 3.013863°W / 43.329749; -3.013863
Map
Ondarea
EJren ondarea59

Amandrerena Etxea Getxo udalerriko Areeta Auzoan kokatzen da. Zugazarte etorbrideko 21.garren zenbakian.

Eraikinaren antzinatasuna nabarmendu behar da; izan ere, Aguirretarren Bainuetxearen inguruan, 1877. urtea aldera, Manuel Ayarragarayrentzat eraikitako udaldirako lehen etxeetako bat izan zen. Geroago, Goberbeña Ayarragaraytarrek oinordetzan hartu zuten, eta, azkenik, Achutegui Gorbeñatarrek. Horrez gain, familia-egoitzaren izaerari eutsi dio gaur egun arte. Hasiera batean udarako zen bakarrik, eta geroago urte osorako.[1]

Balio arkitektoniko handia du. Arkitekturarengatik, kalitate onekoa izateaz gain balio estilistiko handia ere duelako. Kromatismo eta plastikotasun handiko konposizioa da. Hori, bolumenekin eta gorputzekin jolastuz lortu du batez ere. Soiltasuna nagusi da, eta multzoan, estalki beltz aldapatsu desberdinak nabarmentzen dira.

Alde guztiak agerian dituen eraikina da, lorategi batez inguratua, eta erdiko gorputza albotik luzatu egiten da Zugazarte kalerantz. Altxaeran erdisotoa, behe-oina, lehenengo solairua eta etendako teilatu batez estaltzen den estalkipea dauzka. Fatxadetan, Zugazarte kaleari begira dagoen fatxadako erdi-puntuko arkuko galerietako itxiturak salbu, bao nagusiki dinteldunak irekitzen dira, eta bao horiek neurri askotakoak dira. Alde honetan, gorputz nagusiaren aurrean, gorputz laukizuzen aurreratu bat kokatzen da, eta aurreko aldean oriel-window delako bat du aipagarri. Kaira begira dagoen fatxadan galeria laukizuzen bat irteten da behe-oinean, eta haren gainean balkoia egokitzen da.

Zenbait erreforma izan ditu, eta horien artean nabarmendu behar dira Manuel María Smithek 1908. urtean zuzendutakoa, eta 1941. urtean handitzeko egindako lanak. Jatorrizko diseinua aldatu arren, hasierako izaerari eutsi dio, eta aldi bakoitzaren berezko ezaugarriekin aberastu da.

Oso leku egokian dago, Zugazarte kalearen eta kaiaren artean, eta gainera eutsi egin die lorategiari eta antzinatasunari. Smith arkitektoaren berritze-lanek jatorrizko eraikina aldatu bazuten ere, kontserbatu egin zuen jatorrizko eraikinaren izpiritua, eta aberastu egin zuen garai haietako ezaugarrien ekarpenen bidez. Horri guzti horri esker, kontserbatu egin du, mende batetik gora eta etenik gabe, bere egoitza izaera.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]