Amaritu
Amaritu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 787 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°55′01″N 2°45′40″W / 42.917°N 2.761°W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Amaritu, Araba topa dezakegun euskal mendia da. Mendi apala da eta ez dago Gasteiztik urruti, baina ingurune bakartia dirudi, basatia. Artadiak estaltzen du ia gehiena eta lur-azala urratuta dauka han-hemenka, baina ibiltzeko leku erosoa da, bide ugarik zeharkatzen baitute baso lehor hori. Mendialdea mendebaldera luzatzen da, Armikelo eta Arrato aldera, eta igoera arin eta errazeko mendiak direnez, neke handirik gabe heldu daiteke haietara ere, inongo zailtasunik gabe. Ibilbide ederra egin daiteke, esaterako, Apodakatik abiatu, Amaritu (erpin geodesikoa, buzoia), Armikelo (buzoia), Arrato (erpin geodesikoa, buzoia) eta Arratobetik (buzoia, ermita) pasa eta Letona aldetik itzuliz.