Euskal Herriko arkua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal Herriko arkua
Alluitz paso del diablo.JPG
Datu orokorrak
Mendirik altuena Aitxuri
Garaiera 1.551 m
Azalera 7.200 km²
Geografia
Koordenatuak 42° 57′ 00″ N, 2° 19′ 00″ W / 42.95°N,2.3166666666667°W / 42.95; -2.3166666666667Koordenatuak: 42° 57′ 00″ N, 2° 19′ 00″ W / 42.95°N,2.3166666666667°W / 42.95; -2.3166666666667
Honen parte da Alpetar gerrikoa
Mendilerroa Kantauriar mendikatea
Herrialdea Espainia
Euskal Herriko arkuaren mapa topografikoa

Euskal Herriko arkua[1][2] edo Euskal Herriko atalasea[1][2]Eusko Mendiak[3][4][5][6][7][8][9] edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik)[1] eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.

Geologiari dagokionez, tolestura mesozoikoek eratzen dute;[1] tolestura horiek mendebalde-ekialde norabide orokorra dute, arku itxura ematen dien kurbatura arin batekin. Altuera ertaineko mendilerroz osatua dago, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate dira: barnealdekoa bata, eta kostaldekoa bestea.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren Agindua, 2007ko abenduaren 12koa, "Euskal Okela" edo "Carne de Vacuno del País Vasco" adierazpen geografiko babestuaren baldintza agiria aldatzeko eskabidearen aldeko ebazpena ematekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zenbakia, 2008-04-22.
  2. a b José Miguel EDESO: «El relieve del Pais Vasco», Euskal Herriko Geografiako Goi Ikastaroa, INGEBAren webgunean. (Gaztelaniaz ageri dira bi terminoak: arco vasco [Euskal Herriko arkua] eta umbral vasco [Euskal Herriko atalasea].)
  3. Jautarkol: Pizkunde-eguzkia.
  4. Jautarkol: Euskalerria ta Arantzazu .
  5. Loramendi: Enada beltza.
  6. «Eusko Mendiak», Euzkadi, 1931-07-01.
  7. Santi Onaindia: Felipe Arrese Beitiaren Olerkiak liburuko «Ataria», 1956-12-25.
  8. Jokin Zaitegi: Eusko artzaiarena.
  9. Irungo Dunboa eskolako 2. zikloko irakasleak: Gipuzkoa, 4. mailarako liburua.
  10. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa, Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herriko arkua Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.