Ameslaria (Friedrich)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameslaria (Oybingo hondakinak)
(
Der Träumer)
Jatorria
Sortzailea(k)Caspar David Friedrich
Sorrera-urtea1835
IzenburuaKlosterruine Oybin (Der Träumer)
Mugimenduaerromantizismoa
Ekoizpen lekuaAlemania
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak27 (altuera) × 21 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaHermitage museoa
BildumaHermitage museoa
InbentarioaГЭ-1360

Ameslaria (Oybingo hondakinak) (alemanieraz, Der Träumer) 1835ean Caspar David Friedrich margolari alemaniarrak eginiko olio pintura da. Friedrichen bizitzaren ilunabarreko zikloko margolana, San Petersburgoko Hermitage museoan ikus daiteke.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau hil baino bost urte lehenago egin zuen Friedrichek. Irudia oso gustu erromantikoa da: bakardadea, monasterio baten hondakinak, Oybingo monasterioa alegia, ilunabarra itzalen artean... Elementu horiekin artistak bizitzaren igarokortasuna sinbolizatu nahi du. Ilunabarraren argiaz mistizismo komunikatzen du, bestetik. Modu batez Friedrichek heriotzaren hurbiltasuna sentitzen zuen eta malenkonia hori lan honetan islatu zuen.[1] Izadiaren presentzia, bestetik, oso ahula da: izei gutxi batzuk, sasiak...; horren bitartez, malenkonia indartu egiten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]