Amiga 1000

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amiga 1000
Amiga
Fabrikazioa
FabrikatzaileaCommodore International
Historia
Sorrera1985
Amaiera1987
HurrengoaAmiga 500 eta Amiga 2000 (en) Itzuli
Ezaugarriak
CPUMotorola 68000 (en) Itzuli
Sistema eragileaAmigaOS (en) Itzuli

A1000 edo Commodore Amiga 1000, Commodore etxeko lehenbiziko ordenagailu pertsonala izan zen. 1985eko udan 1.295$ko salneurrian pantailarik gabe merkaturatua izan zen. Monitore analogikoa RGB 300$-tan erosgai zegoen. Hurrengo modeloak (Commodore Amiga 500 eta Commodore Amiga 2000) merkaturatu aurretik, A1000 ordenagailua soilik 'Amiga' bezala ezaguna zen.

A1000 ordenagailuak aurreko modeloetatik ezberdintzen duen hainbat ezaugarri ditu: Kaxan Amiga "checkmark" logotipoa zuen modelo bakarra izan zen; kaxa pittin bat goratua zegoen, bertan teklatua gorde ahal izateko ("teklatuaren gordelekua"); eta kaxaren barnekaldeak Amigaren diseinatzaileen sinadurak zeramatzan erliebe bat zuen, Jay Miner barne, baita Mitchy bere txakurraren oin-arrastoa ere.

Modelo hobetuagoek zaharkitua utzi arren, A1000aren erabiltzaile askok hau erabiltzen jarraitu zuten, eta sofware-eguneratze ugarien merkatu bat sortuarazi zuen. Prozesagailuaren eguneratze asko A1000an funtzionatzen zuen Motorola 68000 zokaloan txertatzen ziren. Gehigarri bezala, Rejuvinator izeneko produktu sail batek A1000an chipsets berrien erabilera erraztu zuen; eta Australian diseinatutako The Phoenix izeneko ama-plaka batek A3000aren chipset berbera erabili eta SCSIaz gain, A2000 ordenagailuekin bateragarria zen bideo sarrera ahalbideratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]