Amiga 500
(«Commodore Amiga 500» orritik birbideratua)
Jump to navigation
Jump to search
Amiga 500 | |
---|---|
![]() Amiga 500 ordenagailua. | |
Mota | Ordenagailu Pertsonala |
Garatzailea | Commodore International |
Merkaturatua | 1987 |
Deskatalogatua | 1991 |
Prozesadorea | Motorola 68000, 7,14 MHz |
Memoria | 512 kB (gehienera 8 MB) |
Media | 880 KB floppy diskak |
Audio sistema | 4× 8-bit PCM kanalak, gehienera 28 kHz, 6-biteko bolumen estereoa |
Pantaila | Telebista ala telebista monitorea |
Sistema operatiboa | Amiga SO 1.2~1.3 |
Amiga 5000, Commodore Amiga 500 edota A500, Commodore International estatubatuar konpainiaren 16/32 biteko ordenagailu pertsonal bat izan zen. 1987-1991 artean merkaturatua izan zen. Amiga 1000 modeloaren ondorengoa izan zen, era berean, 1991an Amiga 500 Plus modeloak ordezkatu zuen. Amiga 2000 modeloarekin batera merkaturatu zen, baina hura maila apalagoko erabiltzaileentzeei zuzendua zegoen artean, Amiga 500 modeloa merkatu profesionala eta erabiltzaile aurreratuei zuzendua zegoen.
Arrakasta itzela izan zuen modeloa da, izan ere, Amiga saileko modelo salduena izan zen, bereziki Europan, ordenagailuentzako bideojokoen merkatuan nagusitza izan baitzuen, Sega Mega Drive eta Super Nintendo kontsola ospetsuei lehia eginez.