Ammaia
Ammaia | |
---|---|
Hiriko plaza. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Portalegre |
Portugalgo udalerria | Marvao |
Freguesia | São Salvador da Aramenha |
Koordenatuak | 39°22′10″N 7°23′11″W / 39.369331°N 7.386397°W |
Azalera | 42 ha. |
Historia | |
Garaia | I. mende baino lehen |
Kultura | Erromatar, |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1995- |
Ammaia Portugalen aurkitutako hiri erromatar baten aztarnategia da. Alentejon dago, São Salvador da Aramenha fregesian, Marvão udalan, Portalegre barrutian. São Mamede mendilerroaren Parke Naturalaren bihotzean dago. Bere garaian, "Ammaia", Lusitania erromatar probintzian zegoen eta bere lurralde administratiboak egungo Portalegre barrutiaren zati handi bat hartzen zuen; egungo Espainiako lurraldera ere hedatzen zen. 1930eko hamarkadaren erdialdetik identifikatu eta aztertuta izan zen eta 1949tik Monumentu Nazional gisa sailkatuta dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokalekua seguruenik K. a. I. mendearen amaieran sortu zen, Augustoren garaian, eta "Civitas" titulua lortu zuen Klaudioren erregealdian. Hiria laster, Luzio Veroren agintaldian, ziur aski Vespasianoren garaian, udalaren izendapena jaso zuen ("terminus ante quien"). Hiria laster indarra hartu zuen bai kokapen estrategikoari esker baita ere lurraldean zeuden ondareiei esker, besteak beste kuartzo eta urre. Halaber, Ammaia erromatar galtzaren benetako bidegurutzean zegoen, Emerita Augustarekin (egungo Mérida) lotuta.
IV. mendean, Ammaiako espazioen berreraikitze eta zaharberritze sistematikoa egin zen. Hala ere, V. eta IX mendeen artean, Ammaia gainbehera larria ezagutu zuen eta despopulatu egin zen. Iberiar penintsulako zati hau arabiar agintepean zegoenean, hiria erabat abandonatuta zegoela ematen du; antza denez bertako biztanleak Marvão inguruko gotorlekuan babestu ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dorre baten erorkinak.
-
Hiriaren foroa.
-
Aurkitutako idazkuna.
-
Erorkinak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez):Portugalgo Kultura Ondarearen webgunea.