Vespasiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vespasiano
Vespasianus01 pushkin edit.png
Erromatar enperadorea

0069-12-21 - 0079-06-24
Vitelio - Tito
Pretore


Erromatar Inperioko kontsul


Antzinako Erromako senataria


Edil kurul

Bizitza
Jaiotza Falacrine Itzuli, K. o. 9ko azaroaren 17a
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Aquae Cutiliae Itzuli, K. o. 79ko ekainaren 23a (69 urte)
Hobiratze lekua Erroma
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Titus Flavius Sabinus
Ama Vespasia Polla
Ezkontidea(k) Domitilla the Elder Itzuli
Bikotea(k) Caenis Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Flaviar leinu
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Gradua legatus Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Vespasiano[1] (latinez Imperator Caesar Vespasianus Augustus eta jatorriz Titus Flavius Vespasianus) (K. o. 9ko azaroaren 17a - K. o. 79ko ekainaren 23a) erromatar enperadorea izan zen, Flaviar leinuko lehena. Hurrengo bi enperadoreen (Tito eta Domiziano) aita izan zen. Boterea Lau enperadoretako urte iskanbilatsuan eskuratu zuen. Erreformengatik eta Judearen kontrako kanpainarengatik ezagutzen zaio Vespasianori.

Gazterik sartu zen gudarostean eta, Britainiako konkistan ospea irabazita, Afrikako prokontsul izendatu zuen Neronek. 67. urtean Judeara abiatu zen hebrearren matxinada bat zapaltzera eta Jerusalemgo hiriari setioa jarri zion Neron hil zela jakin zuenean. 69an ekialdeko gudarosteak enperadore izendatu zuen Poetovion (gaur egungo Ptuj, Eslovenia). 70. urtean gudarostea bere seme Titoren ardurapean utzi eta Erromara itzuli zen. Agintari zuhurra izan zen eta egonkortasun politikoa lortzen saiatu zen. Senatuak neurri bereziez baliatzeko aukera eman zion (Lex de imperio Vespasiani), eta, bere semea, Tito, kontsul eta ondorengo, izendatu zuen. Zerga berriak ordainarazi zituen eta, horrela, inperioko ekonomiaren hazkundea lortu zuen. Herrilan asko eginarazi zuen (Erromako kapitolioa eta koliseoa) eta, probintzietako jendeari erromatar herritartasuna eman zionez, herritarrak alde izan zituen. Bestalde, muga inguruetako babesa sendotu eta lurraldeak kolonizatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vespasiano Aldatu lotura Wikidatan