Klaudio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Klaudio
Claudius (M.A.N. Madrid) 01.jpg
Erromatar Inperioko kontsul


Erromatar zentsore


Antzinako Erromako senatari


Erromatar enperadorea

41eko urtarrilak 25 - 54ko urriak 13
Kaligula - Neron
Bizitza
Jaiotza LugdunumK. a. 10eko abuztuaren 1a
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Erroma, K. o. 54ko urriaren 13a (64 urte)
Hobiratze lekua Augustoren Mausoleoa
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Druso Germaniko
Ama Antonia Minor
Ezkontidea(k) Agripina Gaztea
Plautia Urgulanilla
Mesalina
Aelia Paetina
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Julio-Claudian dynasty
Klaudiar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Lanbidea
Lanbidea politikaria, historialaria, Augurea eta idazlea
Sinesmenak
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa
IMDb ch0027727

Klaudio (latinez: Tiberius Claudius Caesar Augustus Germanicus; K. a. 10eko abuztuaren 1a - K. o. 54ko urriaren 13a) laugarren erromatar enperadorea izan zen, Kaligula hil zutenetik (K. o. 41) bere hilotza arte (K. o. 54). Druso eta Antonia Minorren semea, Lugdunumen (gaur egungo Lyonen) jaio zen.

Herrena eta, haren familiaren ikuspegitik, gutxitua, kargu publikoetatik at geratu zen K. o. 37 arte, non Kaligulak kontsul izendatu zuen. Gutxiespen horrek bizitza salbatu zion. Tiberiok zein Kaligulak noble asko hil zuten postua arriskuan sumatzen zutenean. Kaligularen hilketaren ostean, Klaudio familiako gizon bakarra izanda, enperadore izendatu zuten.

Eskarmentu politiko eza gorabehera, Klaudio gobernatzaile abila eta lan publikoen sustatzailea izan zen. Legean interesaturik, epaiketa publikoetan agertzen zen eta egunero 20 lege ere egiten zituen. Nobleziak, ostera, agintari ahultzat jotzen zuen. Klaudiok, bere burua indartzekotan, senatari asko hil zituen. Hori zela eta, antzinako historialarien begietara oso enperadore txarra izan zen. Gaur egungoek, halere, iritzi hori aldatu dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klaudio Aldatu lotura Wikidatan