Amodiozko triangelu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Auguste Dominique Ingresen "Gianciotto Paolo eta Francesca topatzean"; Jainkotiar komediaren eszena

Amodiozko triangelua[1], oro har, harreman erromantiko bat da, non hiru pertsonak parte hartzen duten. Normalean, hiru pertsonetako bakoitzak beste biekin nolabaiteko harremana izatea esan nahi du. Harremanak erabat erromantikoak izan behar dira.

«Maitasun erromantikoaren triangelua adiskidetasunaren triadaren berdina bada ere formalki, askok bere benetako inplikazioak oso desberdinak direla ikusi dute [...] Maitasun erromantikoa harreman esklusibo gisa ikusten da; adiskidetasuna, berriz, ez».[2] Estatistikek iradokitzen dutenez, mendebaldeko gizartean, «kontzienteki edo ez, heldu gehienak amodiozko triangelu batean inplikatuta egon dira».[3]

Bi amodiozko triangelu mota nagusi bereizi dira: «Triangelu lehiakorra, non maitalea aurkari batekin lehiatzen den maite duen pertsonaren maitasunagatik, eta objektu-zatituaren triangelua, zeinean maitale batek bere arreta bi maiteen artean banatzen duen».[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Abelson, R.P.; Schank, R.C.. (1994). Beliefs, Reasoning and Decision-Making. , 223 or..
  3. (Ingelesez) Pam, A.; Pearson, J.. (1998). Splitting up. , 149 or..
  4. Deidre, Johnson. (2010). Love: Bondage or Liberation. Londres, 149 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.