Amoeba proteus
Itxura
Amoeba proteus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Tubulinea |
Ordena | Amoebida |
Familia | Amoebidae |
Generoa | Amoeba |
Espeziea | Amoeba proteus Pallas, 1766 |
Amoeba proteus (lehen, Chaos diffluens deitua) Amoeba generoan sailkatzen den protozoo ezagunena da. Proteus izenak Greziako mitologiaren Proteo jainkoari aipamena egiten dio, itxuraz alda zezakeena. Izan ere, Amoeba proteus pseudopodoen bidez higitzen da, itxuraz aldatuz.
Ur gezatan bizi da, eta beste protozoo txikiagoez, algez eta rotifera txikiez elikatzen da. Pseudopodoen bidez lortzen du Amoeba Proteusek bere harrapakinak inguratzea, eta fagozitosiaren bidez irenstea.
Protozoo oso handia da (500 µm-etarainoko luzeera), erdibiditzearen bidez ugaltzen dena, mitosi prozesu baten ostean [1] [2].
Fitokromo koloredunak ditu, protozoo honi hainbat kolore ematen dizkiotenak mikroskopioarekin behatzerakoan. Ez da giza patogenoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Curts, H.: Biologia Ed. Omega (1972) 533-534 ORR.
- ↑ Berdieva, M., Demin, S., Goodkov, A. [https://www.zin.ru/journals/protistology/num13_3/berdieva_protistology_13-3.pdf Amoeba proteus and ploidy cycles: from simple model to complex issues*] Protistology 13 (3), 166–173 (2019)