Amoeba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amoeba
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaTubulinea
OrdenaAmoebida
FamiliaAmoebidae
Generoa Amoeba
Azpibanaketa

Amoeba (batzuetan amœba, ameba edo amoebae) Amoebozoaren barruko genero bat da, formarik gabeko organismo zelulabakarrez osatua. Ez du zelula hormarik eta pseudopodoen bitartez mugitzen da. Mugimendu horri esker ere elikatzen da, fagozitosia eginez. Uretan edo lurzoruan bizi dira.

Espezierik ezagunena Amoeba proteus da, 700/800 μmko tamainakoa. Amoeba dubiak milimetro bat neurtzen du, eta tresnarik gabe ikus daiteke. Nukleo bakarra dute eta bakuoloaren bitartez presio osmotikoa mantentzen dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amoeba Aldatu lotura Wikidatan