Amor, curiosidad, prozac y dudas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amor, curiosidad, prozac y dudas
Datuak
Argitaratze-data 1997
Generoa Eleberria
Hizkuntza euskaraz
Herrialdea  Espainia
Orrialdeak 352
Euskaraz
Izenburua Maitasuna, ikusmina, prozac eta zalantzak

Amor, curiosidad, prozac y dudas (euskaraz: "Maitasuna, ikusmina, prozac eta zalantzak" Lucía Etxebarriaren (1966) lehen eleberria izan zen. Arrakasata handi izan zuen. Egileak eleberri feminista bezala definitu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu korala da, hau da, oso emakume desberdinen historiak biltzen ditu, gehienak porrotak markatutakoak. Harreman okerrak, seme-alabekiko dependentzia, beti negarrez dagoen emakumea, aurrera jarraitzeko prozac behar duen emakumearena... Etxebarriak emakume eredu desberdinak aztertzen ditu: etxekoandre perfektua, gauez bizi den emakumea, emakume exekutiboa... hirurak ahizpak dira eta erabat desberdinak. Orokorrean, liburu ezkorra da, galdera bat planteatzen duena: naufragio ondoren berriro bizi daiteke?[1]

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakasta handia izan zuen eta Espainiako X belaunaldiaren barruan izenburu garrantzitsutzat hartua izan da. Belaunaldi horren barruan beste hauek onartu izan dira: José Ángel Mañasen Historias del Kronen eta Ray Lorigaren Caídos del cielo.

Zinemaratuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001an Amor, curiosidad, prozac y dudas izenburupean Miguel Santesmasesek zinemarako moldaketa egin zuen. Lan horretan egileak berak parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]