Lucía Etxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lucía Etxebarria
Lucia Etxebarria1.jpg
Bizitza
Jaiotza Valentzia1966ko abenduaren 7a (50 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria, poeta eta biografoa
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
IMDb nm0262238
http://www.luciaetxebarria.es
Artikulu hau Valentziako idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».

Lucía Etxebarria Asteinza (Valentzia, Katalan Herriak, 1966ko abenduaren 7a -) gaztelaniaz idazten duen Euskal Herriko idazlea da. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Ingelesezko Filologia eta Kazetaritza ikasi zuen.

Guraso euskaldunak ditu, Bermeokoak; berak, ordea, ez daki euskaraz (zerbait ulertzen omen du), Madrilen hazi baitzen. Euskal herritartzat du bere burua.[1]

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzian egin zituen lehenengo ikasketak eta ondoren Madrilera joan zen bizitzera. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta, denboraldi luzea bidaiatzen eman ondoren, lan ugari egin zituen idaztetik bizitzera heldu zen arte. Besteak beste, itzultzaile eta musikari buruzko artikulu idazle gisa aritu zen.

1996an La historia de Kurt y Courtney: aguanta eso, Kurt Cobain eta Courtney Loveren biografia eman zuen argitara.

Bere lehenengo nobela arrakastatsua, Amor, curiosidad, prozac y dudas, 1997an argitaratu zen, eta 1998an Nadal saria irabazi zuen Beatriz y los cuerpos celestes bere bigarren nobelari esker. 1999an Nosotras que no somos como las demás, elkarrekin lotutako kontakizunez osatutako eleberria, argitaratu zuen, eta urte berean idatzi zuen David Menkes eta Alfonso Albaceteren Sobreviriré filmaren gidoia. Amor, curiosidad, prozac y dudas eleberriaren zinemarako egokitzapena ere berak egin zuen, 2000. urtean. Urte horretan bertan, idazten jarraitzeko laguntza eskuratuta eta idazketa klaseak emanaz, egonaldi luze bat egin zuen Eskoziako Aberdeen Unibertsitatean. Azaroan, doktore honoris causa gradua eman zion unibertsitate horrek. 2000. urtean argitaratu zuen, halaber, bere lehenengo saiakera: La Eva futura, la letra futura lana.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucía Etxebarria 2005ean.
  • 1998 Premio Nadal: Beatriz y los cuerpos celestes
  • 2001 Premio Primavera de novela: De todo lo visible y lo invisible
  • 2004 Premio Planeta: Un milagro en equilibrio

Idazlanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estación de infierno (2001)
  • Actos de amor y de placer (2004)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La historia de Kurt y Courtney: aguanta esto (1996)
  • La Eva futura. La letra futura (2000)
  • En brazos de la mujer fetiche (2002), en colaboración con Sonia Núñez Puente
  • Courtney y yo (2004)
  • Ya no sufro por amor (2005)
  • El club de las malas madres (2009), en colaboración con Goyo Bustos

Gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estibalitz Ezkerra: «Hago literatura comprometida porque, personalmente, no me interesa la metaliteratura ni me supone un reto», Lucia Etxebarriari eginiko elkarrizketa, Euskonews & Media, 110. zenbakia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucía Etxebarria Aldatu lotura Wikidatan