Ampèreren legea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Magnetostatikan. Ampère-ren legeak, eremu magnetikoa kalkulatzeko balio du, korronte elektriko sortzaileak ezagunak badira.

André-Marie Ampère-k enuntziatu zuen eta kontsidera daiteke elektrostatikako Gaussen legearen lege analogoa magnetostatikan.

Praktikan, erabilgarria izateko beharrezkoa da aztertu nahi den sistemaren simetria maila handikoa izatea.

Enuntziatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"C lerro itxian barrena kalkulatutako eremu magnetikoaren zirkulazioa, aipaturiko lerroak inguratzen duen intentsitatearen proportzionala da"[1]

1. irudia: Ampère-ren legearen esanahia


Adierazpen analitikoa:

Iinguratua: C kurba itxiak “lotzen” duen intentsitatea da; hots, C kurba mugatzat duen edozein S gainazal zeharkatzen duen intentsitate netoa da.

Intentsitate netoa S gainazala zeharkatzen dituen intentsitate guztien batura aljebraikoa da. Bakoitzak eskuineko eskuaren arauak emandako zeinua izan behar du.


Lerro-integralaren noranzkoa derrigorrez aukeratu eta adierazi behar da, irudietan agertzen den moduan.

Torloju arrunt bat  lerro-integralaren noranzko berberean biratzen bada,  bere aurrerapenaren noranzkoak S azalera zeharkatzen duen korronte positiboaren noranzkoa adierazten du.

2. irudia: Lerro-integralaren noranzkoa eta intentsitateen batura aljebraikorako irizpidea.


Adibideak:

3a irudia: Korronteen batura aljebraikoaren adibidea
3b irudia: Korronteen batura aljebraikoaren adibidea



Kasu orokorrean Iinguratua definitzeko; hots, C kurba itxiak “lotzen” duen intentsitatearen definizio zehatza idazteko, korronte-dentsitatearen kontzeptua erabili behar da:

4. irudia: Intentsitate inguratuaren kalkulua kasu orokorrean


non S delakoa C muga orientatua duen edozein gainazal orientatu den.(4. irudia ikusi)



Orduan, Ampèreren legearen adierazpen orokorra honela gelditzen da: non S gainazal orientatuaren muga C lerro itxia delarik[2].



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul M. Fishbane, Stephen Gasiorowicz eta Stephen T. Thornton Fisika zientzialari eta ingeniarientzat ARGITALPEN ZERBITZUA. UPV/EHU (2008)
  2. U.E.U.-ko Fisika Saila Fisika orokorra  eta ariketak U.E.U.-ko Fisika Saila (2003)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]