Amélie de Montchalin
Amélie de Montchalin (Lyon, 1985eko ekainaren 19a) frantziar politikari eta ekonomialaria da, 2019ko martxoaz geroztik Europako Gaietarako Estatu idazkaria. 2017 eta 2019 artean diputatu izan zen Asanblea Nazionalean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985eko ekainaren 19an jaio zen Lyonen. Merkataritza Goi Mailako Ikasketen Eskolan (HEC) eta Harvard Kennedy Schoolen lizentziatu zen[1]. Axa eta BNP Paribasen lan egin zuen. Juppetismoaren orbitatik hurbil, nahiz eta UMP/LRko kide izan ez, 2016ko abenduan sartu zen Renaissance-n. 2017ko Essonneko seigarren barrutirako legebiltzar hauteskundeetan Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten. 2019ko martxoaren 31n, Europako Gaietarako Estatu idazkari izendatu zuten.[2]
2020ko uztailean Jean Castex lehen ministro izendatu ostean, Eraldaketa eta Zerbitzu Publikoko ministro izendatu zuten.[3]