Ana Betancourt
Ana Betancourt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María de Jesús de la Solidad Betancourt Agramonte |
Jaiotza | Camagüey, 1832ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Madril, 1901eko otsailaren 7a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Camagüey |
Heriotza modua | : bronkopneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Q50349111 |
Jarduerak | |
Jarduerak | Disidentzia, iraultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Ana Betancourt (Camagüey, Kuba, 1832ko abenduaren 14a – Madril, Espainia, 1901eko otsailaren 7a[1]) kubatar abertzalea izan zen. Emakumeen eskubideen bultzatzailea. Familia aberatsekoa zenez, bere garaiko emakume aberatsek jasotzen zituzten ikasketak egiteko aukera izan zuen, hala nola joskintza, etxeko gauzak egitea eta abar. Ignacio Mora Peraren emaztea bilakatu zen 1854 abuztuaren 17an. Bere senarrak, Ana bere ikasketak zabaltzera bultzatu zuen eta horri esker, frantses, ingeles eta literatura ikasketak egin zituen. Horri esker bere intelektoa asko ireki zuen eta munduan gertatzen ziren gauzen inguruan konturatzen eta kontzientziatzen lagundu zion.
Independentzian izan zuen kolaborazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuban zen ideia independista Anaren eta bikotekidearen bihotzarekin lotuta zegoen zuzenean. Izan ere, bere sentimendu patriotikoak garatzen joan ziren bere bizitza osoan zehar. Kuba Espainiaren kolonia zen garai horretan. Ignacio Agramonte, 1868an bere herrialdearen askatasunarengatik borrokara joan zen.
Anak, bere ideia politikoen ondorioz, atzerrira joan behar izan zuen bere senarrarekin, bere sufrimendu guztia partekatu zuen pertsona izan baitzen. Denbora igaro eta gero, Anak Guaimaroko asamblean emakumeen eskubideak defendatzen hasi zen eta hortik aurrera, bidaia luze bat jarraitu zuen emakumeen eskubideak defendatzen.
1871n La Rosalian, Chorrillo-tik gertu (Najasa) harrapatu zuten. Hego Santa Cruzen reumaz gaixotu zen. Hilabete batzuk beranduago, 1871ko urrian, New York-rantz joan zen itsasontzian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Nace Ana Betancourt, patriota camagüeyana.. (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).