Ana María López Colomé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana María López Colomé
Bizitza
JaiotzaMexiko1944ko irailaren 27a (79 urte)
Herrialdea Mexiko
BizilekuaMexiko
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta medikua
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Nacional de Medicina de México (en) Itzuli

Ana María López Colomé (1944ko irailaren 27a - ) biokimikari mexikarra da. Erretinaren inguruan ikerketak egin ditu eta erretinosi pigmentarioaren eta beste hainbat erretinopatiaren prebentzioan egindako lanarengatik Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2002an[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) biologian lizentziatu zen eta kimikako maestria eta biokimikako doktoretza atera zituen, denak ere ohorezko kalifikazioekin[2]. Unibertsitate hartako Medikuntza Fakultateko Biokimika mintegiko burua izan zen eta Zelula Fisiologiako institutuko ikertzailea[2].

Ikerlana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretinako neurotransmisore kitzikatzailean aditua da. Prozesu patologikoetan neurotransmisore honen aldaketak nerbioaren galera eta ondorioz itsutasuna eragiten du. Erretinan glutamato errezeptoreen ahokadura kontrolatzen duten molekula mekanismoak identifikatu ditu eta horri esker erretinako neuronak babestuko dituzten botika espezifikoak diseinatu ahal izan dira[3].

López Colomék erretinako glia zelulek transmisio sinaptikoa erregulatzeko duten paper aktiboa aurkitu zuen eta glutamatoaren errezeptore funtzionalen bidez gertatzen dela ikusi zuen[1]. Paraleloki erretinako epitelio pigmentatuko zelulen eraldaketab morfologiko eta fisiologikoan glutamatoak duen eragina ere aztertu du, hori baita erretina zirujien %10-20ko porrotaren erantzulea[3].

Sari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpen aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarte mailako eta Mexikoko aldizkari espezializatuetan 73 argitalpen egin ditu eta 100 aurkezpenetik gora egin ditu maila desbedinetako kongresuetan[3].

  • M.I. González, A.M. López-Colomé, A. Ortega. 1999. Sodium-dependent glutamate transport in Miillcr glial cells: regulation by phorbol esters. Brain Res. 831 : 140-145
  • T. López, A.M. López-Colomé, A. Ortega. 1994. Ampa/ka receptor expression in radial glia. Neuroreport 5: 504-506
  • A.M. López-Colomé. 1986. Amino acids as excitatory transmitters in the retina. Neuroreport 6: 143-157
  • A.M. López-Colomé, R. Tapia, R. Salceda, H. Pasantes-Morales. 1978. K^-stimulated release of labeled J -aminobutyrate, glycine and taurine in slices of several regions of rat central nervous system. Neuroscience 3: 1069

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Boletines» web.archive.org 2011-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Ana María López Colomé, una vida dedicada a la ciencia» Protocolo Foreign Affairs & Lifestyle 2003-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  3. a b c «lopez-colome_a» web.archive.org 2007-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]