Anadyr (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anadyr
Ана́дырь
Lower Anadyr.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.150 km
Geografia
Koordenatuak 67° 03′ 02″ N, 170° 50′ 47″ E / 67.0506°N,170.8464°E / 67.0506; 170.8464Koordenatuak: 67° 03′ 02″ N, 170° 50′ 47″ E / 67.0506°N,170.8464°E / 67.0506; 170.8464
Herrialdea Errusia
Autonomous okrug of RussiaTxukotk
Herrialdea Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 191.000 km²
Iturburua Stanovoi
Bokalea Onemen Bay Itzuli
Mendizaletasuna

Anadyr (errusieraz: Ана́дырь) Siberiako ipar-ekialdeko muturreko ibaia da, Errusiako Txukotka Barruti Autonomoa zeharkatzen duena. Anadyrko mendigunean du iturburua eta Bering itsasoko Anadyrko golkoan ahoa. 1.150 kilometro luze da eta 191.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[1] Semion Dezhniov esploratzailea 1648an iritsi zen Anadyr ibaiaren ahora.[1]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anadyr ibaiaren emaria 1958-1988 bitartean neurtu zen Snezjnojen.[2] Ibaiak 106.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 55,5. Emari handiena ekainean du (4.980 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (23,3 m³/s).

Anadyr ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Snezjnojen neurtuak
Datuak: 1958 eta 1988 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Anadyr ibaia Sobietar Entziklopedia Handia. Slovari.yandex.ru
  2. Anadyr at Snezjnoje R-arcticnet.sr.unh.edu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anadyr (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan