Edukira joan

Anahit Txarents

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anahit Txarents
Bizitza
JaiotzaErevan1935eko ekainaren 7a
Herrialdea Armenia
Heriotza2024ko ekainaren 29a (89 urte)
Familia
AitaYeghishe Charents
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in Philology (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta literatoa

Anahit Jeghixei Txarents[1] (armenieraz: Անահիտ Եղիշեի Չարենց; Erevan, 1935eko ekainaren 7a2024ko ekainaren 29a) armeniar literatura kritikaria izan zen, Jeghixe Txarents idazlearen alaba[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeghixe eta Izabella Txarentsen alaba, Anahit Txarents 1935eko ekainaren 7an jaio zen Erevanen[3]. Ahizpa nagusi bat zuen, Arpenik (1932-2008)[4]. 1937an, errepresio politikoaren garaian, aita galdu zuen[5], eta hilabete batzuk geroago amak Kazakhstanera jo zuen erbestera[6]. Askatu ondoren, Kazakhstanen geratu eta han ezkondu zen. Anahit amaren aldeko amonak hazi zuen.

Iosif Stalin hil ondoren, Anahit Txarentsek aitaren eskuizkribuak aztertu eta deszifratu zituen, hezetasunagatik irakurtzeko zailak zirenak. Bi liburu idatzi zituen hori buruz: bata 1978an argitaratu zuen eta bestea 1983an[7][8].

Arpenik eta Anahit Txarentsek ekarpen handia egin zuten Jeghixe Txarentsen etxe-museoaren sorreran[9].

2022ko martxoaren 13an, Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak esker oneko domina eman zion Anahit Txarentsi Armeniako kultur ondarea zaintzeagatik[10].

Anahit Txarents Herbehereetan bizi zen. Bi alaba izan zituen. Hasmik Txarents (Bazian) alaba zaharrena, 1956an jaioa, poeta zen eta 2020an hil zen Herbehereetan[11]. Gohar Txarents (Bazian) alaba gazteena 1958an jaio zen Erevanen eta Jeghixe Txarentsen etxe-museoan egiten du lan[12][13].

2024ko ekainaren 29an hil zen, 89 urte zituela[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  2. a b (Armenieraz) «Մահացել է Եղիշե Չարենցի կրտսեր դուստրը՝ Անահիտ Չարենցը» Aravot 2024-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  3. (Armenieraz) «Տարեգրություն» Եղիշե Չարենցի տուն-թանգարան jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  4. (Armenieraz) «Մահացած Է Արփենիկ Չարենցը» Asbarez 2008-02-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-20) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  5. (Armenieraz) «Հանդիպում Անահիտ Չարենցի հետ» Aravot 2007-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  6. (Armenieraz) «Ինչպես են Չարենցի հետ նստել, երբ նա մեկուսարանում է եղել. Զրույց բանաստեղծի թոռան հետ» A1+ 2023-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  7. (Armenieraz)(Ingelesez) «Որոնման արդյունքներ 'au:"Չարենց, Անահիտ"' համար  › ՀՀ ԳԱԱ հիմնարար գիտական գրադարան քարտարան» Fundamental Scientific Library of NAS RA (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  8. (Armenieraz)(Ingelesez) «ԳԱԱ Ինստիտուտների համահավաք գրացուցակ» Union Catalogue of NAS RA Institutions (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  9. (Armenieraz) «ՏՈՒՆ-ԹԱՆԳԱՐԱՆԻ ՍՏԵՂԾՄԱՆ ՊԱՏՄՈՒԹՅՈՒՆԸ» Եղիշե Չարենցի տուն-թանգարան (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  10. (Armenieraz) «Վարչապետը տիկնոջ հետ այցելել է Եղիշե Չարենցի տուն-թանգարան. Նիկոլ Փաշինյանն Անահիտ Չարենցին պարգևատրել է Երախտագիության մեդալով» Հայաստանի Հանրապետության վարչապետ 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  11. (Armenieraz) Ավետիսյան, Գագիկ. «Մահացել է բանաստեղծ Եղիշե Չարենցի թոռնուհին՝ բանաստեղծուհի Հասմիկ Չարենցը» Armtimes 2020-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  12. (Armenieraz) Դանիելյան, Գայանե. ««Չարենցի նման բանաստեղծների վերջն անվերջությունն է, անսահմանությունը». ՀԳՄ նախագահ» Ազատություն Ռադիոկայան 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  13. (Armenieraz) «Գրանկյուն․․․«Չարենցի թոռնուհին լինելը մեծ հպարտություն Է»» Qahana 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]