Erevan[1][2] (armenieraz: Երևան —idazkera klasikoan, Երեւան—, ahoskera: [jɛɾɛˈvɑn] (i · ?)Armeniako hiriburua eta hiririk handiena da. Historian zehar beste izen batzuk ere eduki ditu, besteak beste Erebuni, Revan, eta Erivan. Hrazdan ibaiaren ondoan kokaturik dago, eta herrialdearen administrazio, kultur eta industria erdigunea da. Erevanen historia K.a. VIII. mendean hasi zen, jatorritzat baitu Erebuni izeneko urartuar gotorlekua, toki berean K.a. 782. urtean sortua.
Gutxi gorabehera klima kontinentala da: uda bero eta lehorrak diru, eta negu motzak. Abuztuan tenperatura 40 °C graduraino ere igo izan da; urtarrilean, aldiz, -15 °C graduraino jaitsi izan da. Euri gutxi egiten du.
Armeniako kutluraren gune denez, Yerevanen Yerevaneko Estatuaren Unibertsitatea sortu zen 1919an. Zientzia Akademia, historia museoa, opera, musika kontserbatorioa eta hainbat institutu tekniko ditu. Matenadaran liburutegiak aintzinako eskuizkribu armeniarrak, greziarrak, asiriarrak, judutarrak, erromatarrak eta pertsiarrak ditu.
Hainbat liburutegi publiko, museo, antzoki, lorategi botaniko eta zoo ditu. Trenbide sarearen gunea da eta nekazaritza produktuen salmenta gune nagusia da. Hiriko industriak metala, makinentzako tresneria, tresneria elektrikoa, kemikoak, ohialak eta janaria ematen ditu. Tokko enpresetaz gain, Mendebaldeko Europako, Errusiako eta Estatu Batuetako enpresa multinazionalak ere badira.
Opera, Urartu gotorlekua eta erromatar gotorlekua toki turistiko nagusiak dira.