Anatoliako plaka
Itxura
Anatoliako plaka mikroplaka tektoniko bat da, Asiaren mendebaldeko muturrean dagoena; Zipre eta Anatolia penintsula hartzen ditu, Itsaso Beltzeko kostaldea izan ezik. 0,01418 estereorradianeko hedadura du. Oro har, Eurasiako plakari lotua dago.
Mugakide ditu Eurasiako plaka, Arabiako plaka, Afrikako plaka eta Egeoko plaka.
Aipaturiko plakekin dituen mugak, Anatolia iparraldeko failak eratzen ditu.
Anatoliako plaka, milioi bat urteko, 1,64º-ko errotazio abiaduran mugitzen da, 56º 28' ipar latitudean eta 81º 18' mendebal longitudean kokatutako polo baten arabera.
1999an, Anatoliako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko talkak, aipaturiko failan, Marmarako itsasoaren ekialdean, lurrikara bat eragin zuen Turkiako Izmit herrian.