Anbiguotasun lexikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anbiguotasun lexikoa hitz, sintagma, proposizio edo esaldi batek esanahi bat baino gehiago dutenean eta, beraz, interpretazio bat baino gehiago onartzen duenean sortzen da. Hainbat anbiguotasun era badago: lexikoak hitzen esanahiarekin du zerikusia; erreferentziala aurretik aipatutako zerbaiti erreferentzia egiteko izen sintagmak eta izenordainak erabiltzean gertatzen da; estrukturalak sintagma, proposizio edo esaldien estruktura eta organizazioarekin; semantikoak hitzen esanahiarekin. Anbiguotasunak mezua ulertzeko zailtasunak sortzen ditu eta testuingurutik baino ezin da anbiguotasuna ezeztatu.

Lexiko (hitz) batean sarrera batek hitz bakarrerako interpretazio bat baino gehiago eskaintzen duenean sortzen da. Hartzaileari ulermen arazoak sortzen dizkio eta hau konpontzeko era bakarra, egoerari edota testuinguruari so egitea da. Hitz bakarrak bi edo esanahi gehiago hartzen dituenean sortzen da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homonimia bi hitzek, nahiz eta forma berdina izan, esanahi ezberdina izatea da. Adibidez: arte (zuhaitza) eta arte (giza-ekintza). Hitzaren beraren etimologiari erreparatuz gero,argiago ikus daiteke. Terminoa latineko homonymus hitzetik eratortzen da eta azken hau grekoko homōnymos hitzetik, hau da, homo- 'berdina' + ōnymos 'izena'. Fenomeno hau hizkuntzek urteetan zehar pairatu duten eboluzio fonetikoaren eraginez sortzen da.

Zenbait hizkuntzalarik termino homofono (fonetikoki berdinak dira baina ortografia ezberdina dute) eta homografoen (fonetikoki eta ortografikoki berdinak dira baina jatorri eta esanahia ezberdina dute) arteko bereizketa egiten dute.

Homonimiak ez dio anbiguotasun arazo handirik sortzen hartzaileari, baina sortzekotan bi terminoetako bat aldatu egiten da.

  • Homografia: Bi hitz edo gehiago, esanahi ezberdina izan arren, berdin idaztea. Adibidez: lana (iz. ogibidea) eta lana eman (ad., molestatu).
  • Homofonia: Bi hitzek edo gehiagok soinu berdina eta esanahi ezberdina izatea. Adibidez: ikusi (ver erdaraz) eta ikuzi (garbitu).

Homonimia maila semantikoan ere eman daiteke eta kasu hortan anbiguitate arazo larriak sortzen dira. Mota honetako fenomenoan jatorri etimologiko bereko baina esanahia ezberdineko terminoak nahasi daitezke.

Polisemia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polisemia edozein hitz edo zeinu linguistikoren esanahi aniztasuna da; baita mezu baten esanahi aniztasuna osatzen duten zeinuak direnak direlarik. Hitz polisemikoek haien artean erlazioren bat (forma, erabilpena...) izan behar dute.

Lehenik eta behin esan behar da hitzak jatorri grekoa duela eta bi hitzez osatuta dagoela: batetik, polys = asko eta bestetik, sema = esanahia. Adib.: baso hitzak esanahia bat baino gehiago dauka. Batetik, edalontzia esan nahi du; bestetik, oihana eta azkenik, aski (baso izan adieran).

Polisemia eta homonimiaren arteko ezberdintasun nagusia terminoen jatorrian, hau da, etimologian datza. Hitz homonimoek jatorri ezberdina duten bitartean, hitz polisemikoek jatorri berdina dute, baina euren esanahiek denboraren joan etorriarekin batera eboluzio sakona pairatu izan dute.

Paronimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paronimia bi hitzek edo gehiagok euren artean antzekotasuna dutenean gertatzen da, etimologiari dagokionez edo fonikoki nahiz ortografikoki, betiere esanahia ezberdina dutelarik. Adib.: Batetik, "Azkenaldi honetan ez naiz zinemara joan ezaldian egon naizelako" (dirurik gabe) eta bestetik, "Bi esaldi idatzi behar dituzue biharko" (zentzua duten hitz segida baten unitatea). Kasu honetan, fonikoki antzekoak diren hitz paronimoak dira ezaldia eta esaldia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anbiguotasun lexikoa Aldatu lotura Wikidatan