Andion
Itxura
| Andion | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
| Udalerria | Mendigorria |
| Administrazioa | |
| Mota | herri hustu |
| Izen ofiziala | Andión |
| Posta kodea | 31150 |
| Herritarra | andiondar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°35′58″N 1°51′32″W / 42.59944°N 1.85889°W |
| Garaiera | 381 metro |
| Distantzia | 33,2 km (Iruñetik) |
Andion[1][a] Argako Erriberako Mendigorria udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Mendigorriko Udalera pasa ziren.
Bertako biztanleak andiondarrak ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andion toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Andión ("andión" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Andione (1330)
- Andion (1366)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badirudi 1348ko izurriteak eta ekonomia baliabideen urritasunak hustu zutela herria; izan ere, 1330ean 64 sugune zituen, eta 1366rako biztanlerik gabe geratua zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andiongo Andre Mariaren baseliza, XIII. mendean eraikitako kristiau baseliza.
- Andelos, erromatar hiri bateko aztarnategia.
- Andeloseko Museo Arkeologikoa, Andelos aztarnategiko interpretazio-museoa.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Andion - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
