Andorra la Vellako Sant Esteve eliza
Andorra la Vellako Sant Esteve eliza | |
---|---|
Andorra la Vella | |
Kokapena | |
Herrialdea | Andorra |
Andorrako parrokia | Andorra la Vella |
Settlement of Andorra | Andorra la Vella |
Koordenatuak | 42°30′26″N 1°31′18″E / 42.5072°N 1.5217°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XI. mendea - XII. mendea |
Berreraikuntza | 1940 |
Reconstruction | 1960(e)ko hamarkada |
Izenaren jatorria | Eztebe |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Urgell (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Josep Puig i Cadafalch |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | pl. del Príncep Benlloch |
Webgune ofiziala | |
Sant Esteve eliza Andorra la Vellako Princep Benlloch plazan dagoen eliza da, Andorrako printzerriko hiriburuan. Andorrako Kultur Ondareen zerrendan sartutako eraikin babestua da. XII. mendean eraiki eta XX. mendean zaharberritu zuten.[1]
Jatorriz eliza erromanikoa da, baina hainbat alditan eraldatu eta zabaldu dute, azkena eta garrantzitsuena XX. mendean.
Jatorrizko eraikinetik geratzen dena abside erdizirkular erromanikoa (XIII. mendea) da, Andorrako handiena, bai eta nabeko hormen beheko aldea ere. Kanpoko aldean, absideak friso batez eta arku eta banda lonbardiarrez egindako dekorazioa du. Kanpandorrea oinplano karratukoa da, hiru solairukoa eta dekoraziorik gabea.
Nabarmentzekoak diren beste elementu arkitektoniko batzuk dira kanpandorrearen goiko solairua eta tenpluaren oinaldeko ate zaharra (gaur egungo alboko sarrera), 1940an berreraikiak izan zirenak Josep Puig i Cadafalch arkitekto katalanaren proiektuari jarraituz.
Barrualdean, hainbat erretaula barroko ikus daitezke, horietako batzuk oso kalitate onekoak, San Joan Bataiatzailearena edo Santa Luziarena kasu. Aipagarriak dira, halaber, habe polikromatu erromanikoa, baldakin bati eutsi behar izan ziona, Armen Koadroa izenekoa, Joan Casanovasek egina, eta urregintzako pieza batzuk.
Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza honek antzina bazituen gai apokaliptikoko fresko interesgarri batzuk hormetan, gaur egunera arte iritsi ez direnak Alboko absidiola batean zeudenak, aldiz, bai gorde dira eta Kataluniako Arte Museo Nazionalean daude, Bartzelonan. Margolan hauek XII. mendearen bigarren erdian egin zituen Andorrako Maisua delakoak.
Absidiolako margoetan, San Joan Bataiatzaileari buruzko bi eszena daude; horietako batek Zakarias profetari aingerua agertu zitzaionekoa irudikatzen du. Arkuaren kanpoaldean, hiru pitxer urez betetzen dituen pertsonaia bat dago, dirudienez Kanako ezteiekin lotu daitekeena. Litekeena da irudi hauetan inplizituki agertzen den uraren sakramentu-sinbologiak aditzera ematea abside txiki honetan bataio-harriak zeudela. Ikusgai dauden beste pinturak erdiko absidearen dekorazioaren parte ziren. Beste kasu batzuetan ez bezala, Pasioari buruzko eszenak irudikatuta daude.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kataluniako Arte Museo Nazionalean gordetako margolanak
-
Kanpandorrea
-
Kanpotiko ikuspegia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Andorrako Gobernua. Sant Esteve d'Andorra la Vella. (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuak 15).