Andosillako Pasio Biziduna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andosillako pasio biziduna» orritik birbideratua)
Andosillako Pasio Biziduna
Crucifixion. Via Crucis Andosilla.jpg
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°22′37″N 1°56′31″W / 42.3769°N 1.9419°W / 42.3769; -1.941942°22′37″N 1°56′31″W / 42.3769°N 1.9419°W / 42.3769; -1.9419

Andosillako Pasio Biziduna Nafarroa Garaiko hego-mendebaldeko Andosilla herrian Aste Santuan egiten den Jesusen pasioaren antzezpena da. Ostiral Santuaren goizeko hamarretan egiten da, aktoreak herriko pertsonak izanik. Antzezpenaren lekuak Alde Zaharreko kaleak dira. Antzezpenak 75 minutu irauten du eta gaztelaniaz egiten da. Emankizunaren prestaketan ehun pertsonak inguru hartzen dute parte.[1] Herriko kaleak, kristo ondorengo 33. urteko Jerusalem antzera apaintzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andosillako gurutze-bide bizidunaren jatorria garai hartan Andosillako parroko Javier Leoz Venturak eta egungo eszena-zuzendari José Ramón Gurpeguik egin zuten San Joanen Ebanjelioaren egokitzapen batean dago. Hortik sortu zen "Marcha Joven" elkartea, ordutik eszenaratzeaz arduratzen dena. Lehen teatralizazioa 1991n egin zen. 2022an antzezpenaren 30. urtemuga ospatu zen.

Antzezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanean ohiko pertsonaiak agertzen dira: Jesus, Andre Maria, Pontzio Pilatos, Barrabas, Josef Arimateakoa, Petri, Maria Magdalena, lapurrak, Jerusalemgo herritarrak. Gurutzeak 100 kilo inguru ditu. Jantziak herrian bertan prestatzen dira.[2]

Egonaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidean, 700 metrotan, 14 egonaldi egiten dira:

Lekua Egonaldi
Foruen plaza Jesusek heriotza zigorra jasotzen du
Felipe Arin kalea Jesusek gurutzearekin
Jesus lehenengo aldiz erori da
Plaza Berria Jesusen eta bere Amaren arteko topaketa
Bakearen kalea Jesus zirineo batek laguntzen du
Veronikak Jesusen aurpegia xukatzen du
Berdura kalea Jesus bigarren aldiz erori da
Kale Nagusia Jesusek Jerusalemgo alabei hitz egiten die
Jesus hirugarren aldiz erori da
Lope Del Val jeneralaren plaza Jesus biluztua
Jesus gurutzatua
Jesusen heriotza
Gurutzetik jaistea
Jesus hilobiratua

Antzezpena bukatu ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun horretan bertan, arratsaldez, Hileta Santuaren prozesioa egiten da, herritarrek gainean eramaten dituzten hainbat irudi erlijioso kalera ateraz. Irudi hauetako batzuk, gurutzefinkatzearena esaterako XVI. mendekoak dira. Azkenik, Berpizkundeko igandean, Topaketaren prozesioa antolatzen da, Jesusen piztuera ospatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste Santua Euskal Herrian Txinako Herri Errepublikaren bandera
Araba: Añana | Gasteiz | Guardia | Lagrán | Mañueta | Moreda Araba
Bizkaia:: Arkotxa | Balmaseda | Berango | Bermeo | Bilbo | Durango
Gipuzkoa:: Azkoitia | Ernio | Hondarribia | Mutriku | Segura | Pasai Donibane | Urgull mendia
Nafarroa:: Andosilla | Cabanillas | Corella | Iruñea | Luzaide | Tutera