Edukira joan

André Pieyre de Mandiargues

Wikipedia, Entziklopedia askea

André Pieyre de Mandiargues (Paris, 1909ko martxoaren 14a - Paris, 1991ko abenduaren 13a) frantses idazlea izan zen.

Europan eta Mediterraneoko ekialdean zehar bidaiatu ondoren (etruriarren arteaz eta, oro har, kulturaz arduratu zen) Cahiers de poésie (Poesia-koadernoak) poesia-bilduma surrealista argitaratu zuen. Antzerki-lanak, kontakizun-liburuak eta eleberriak idatzi zituen. Obra nagusiak: Le Musée noir (1946, Museo beltza), Soleil des loups (1951, Otsoen eguzkia), Marbre (1953, Marmola), Le Lis de mer (1956, Itsasoko lirioa), La Motocyclette (1963, Motorra), La Marge (1967, Tartea), L´anglais décrit dans un château fermé (1979, Ingelesa itxitako gaztelu batean azaldua), Arsène et Cléopatre (1981, Arsenio eta Kleopatra) eta Le deuil des roses (1984, Arrosen dolumina).

Erreferentziak