André Engel

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Engel
Bizitza
Jaiotza1946ko martxoaren 9a (78 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, aktorea, errealizadorea eta theatre manager (en) Itzuli
IMDB: nm0257046 Edit the value on Wikidata

André Engel (Frantzia, 1946) antzerki-zuzendaria da. Filosofiako irakaslea izan zen, baina lanbide hori utzi eta antzerki munduan hasi zen. Hainbat antzezlan prestatu eta zuzendu ditu. Nicky Rieti pintore eta eszenografoarekin eta Bernard Pautrat filosofo eta antzerkigilearekin lan egin du. Oholtza gaineko antzezkizunen ohiko kode eta tradizioak hautsi ditu.

Hauek dira taularatu dituen lan ezagunenak: Brechten Dans la jungle des villes (1972), C.D. Grabberen Don Juan et Fausto (1973), Kafka-Théâtre complet (1979), Lulu(1983), Légendes de la forêt viennoise (1992), La Force de l´habitude (1997).

1996tik 2004ra bitartean, Savoiako Antzerki Eskola Nazionaleko zuzendaria izan zen. Gero, Odéon-Théâtre de l'Europe antzokian hasi zen lanean, artista asoziatu gisa. Hala, Le Roi Lear egin zuen 2006an, eta La Petite Catherine de Heilbronn 2008an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]