André Jacquemin

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Jacquemin

Bizitza
JaiotzaÉpinal1904ko irailaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia eta Paris1992ko urtarrilaren 16a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, irrati-esataria, eduki-editorea, akuafortista, pastellist (en) Itzuli, ilustratzailea, muralist (en) Itzuli, watercolorist (en) Itzuli eta marrazkilaria
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
The Young Contemporary Engraving (en) Itzuli
andre-jacquemin.com

André Jacquemin (Épinal, 1904ko irailaren 3a - Paris, 1992ko irailaren 18a) frantziar margolari eta grabatzailea izan zen.

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an bere herria utzi eta Parisa joan zen. 1921-1923 bitartean Arte Ederretako Eskolako ikasle izan zen. Berehala hasi zen, ordea, lanean bere kasa. 1953-1974 bitartean, Épinalgo museoko kontserbadore izan zen; erretiratu eta Parisa joan zenean, Arte Ederretako Akademiaren kide aukeratu zuten, eta 1989an lehendakari.

Zuzenean marrazten eta grabatzen zituen izaditik hartutako ereduak, bere sentsazioak eta inpresioak xaflara eramanez, eta horrek sentiberatasun eta egiazkotasun berezia ematen diote bere lanari. Inoiz ez zuen marrazkirik paperean egiten. Jacqueminek era guztietako gaiak erabili zituen bere grabatuetan: erretratuak, animaliak, biluziak, izadi hilak, eta abar. Baina paisaietan gailendu zen batik bat, elurrez estalitako paisaietan bereziki. Paisaia horiek halako izadiaz gaindiko kutsu bat dute, inork ez du berak bezala paperaren zuria elur bihurtzea lortu, loditasunaren tankera emanez eta eremuen isiltasuna sentiaraziz. Ilustratzaile gisa ere aritu zen, eta, besteak beste, Coletten, Bernanosen eta Malrauxen lanak apaindu zituen. Teknikari dagokionez, baliabide tradizionalak erabili zituen soilik: zizela, punta lehorra eta ur-bortitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Jacquemin Aldatu lotura Wikidatan