Georges Bernanos

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georges Bernanos
Georges-Bernanos.jpg
Bizitza
Izen osoa Louis-Émile-Clément-Georges Bernanos
Jaiotza Paris1888ko otsailaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Neuilly-sur-Seine1948ko uztailaren 5a (60 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (gibeleko minbizia)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta kazetaria
Enplegatzailea(k) Le Figaro
Lan nabarmenak Joy
Jasotako sariak
Kidetza Camelots du Roi
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0076111

Georges Bernanos frantses idazlea (Paris, 1888ko otsailaren 20a - Neuilly-sur-Seine, 1948ko uztailaren 5a).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak jesuitekin egin ondoren, Zuzenbidea eta Letrak ikasi zituen. Kazetaritza-lanei ekin zien, Action française alderdi eskuindarreko kide gisa. Laster, politikaren kritika morala bultzatu zuen bere idatzietan, frantses burgesiaren porrota salatuz. 1926an argitaratu zuen lehen eleberria: Sous le soleil de Satan (Satanen eguzkiaren azpian); bertan, protagonista den apaizak etsipenaren tentazioa jasaten du. Hain zuzen ere, Bernanosek deabruaren erasoen aurka arimak egin behar duen gudua deskribatzen du bere eleberrietan: L´imposture (1928, Iruzurra), La Joie (1929, Poza), Le Journal d´un curé de campagne (1936, Herriko apaiz baten egunkaria). Hasieran, Francoren altxamenduaren aldeko izan zen, baina Palma Mallorcakoan bizitako gertakarien lekukotza zuzenak Les Grands Cimetières sous la lune (1938, Ilargi azpiko hilerri handiak) idaztera behartu zuen; Eliza eta Francoren elkar-hartzea salatzen du bertan. Municheko Biltzarraren ondoren, Brasila erbesteratu zen, De Gaulle eta erresistentziaren alde agertu zelako: Scandale de la verité (1930, Egiaren eskandalua), Carte aux anglais (1942, Ingelesei gutuna). Frantziara itzultzean, Monsieur Ouine (1946) argitaratu zuen, bekaturik okerrena, graziaren aurreko axolagabekeria zela plazaratuz. Gero Tunisian finkatu zen (1946-1948), eta gerora antzerki eta film bilakatuko zen Dialogues des carmélites (Karmeliten elkarrizketak) eleberriari amaiera eman zion. Beste zenbait lan: La grande peur des bienpensants (1931, Pentsalari txintxoen izua), Un crime (1935, Krimena), La France contre les robots (1947, Frantzia roboten kontra), Le chemin de la croix des âmes (1948, Arimen gurutze-bidea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bernanos Aldatu lotura Wikidatan