Andrés López Larruzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés López Larruzea
Bizitza
JaiotzaMuxika, ?
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartisaua

1940ko hamarkadan, Muxikan, Gernikatik hurbil dagoen herri batean, Andrés López Larruzea.[1] izeneko erlojugile itsu bat bizi izan zen. Bai, lehen erlojugile itsua eta, beharbada, bakarra Europan!

Muxikako baserri handi batean bizi zen, Bilbotik Gernikarako errepidetik 25 metrotara. Itsutasuna zela medio, nekazaritzan lan egitea ezinezkoa zenez erlojugile izatea erabaki zuen.

Ordua ematen duten eliza-kanpaiak entzuten zituen bakoitzean, haiengatik erakarrita sentitzen zen eta erlojuak konpontzearen gaineko pentsamenduak bere buruari etortzen zitzaizkion. Jainkozale zenez Jainkoari eskatzen zion pazientzia bere helburua betetzeko egiazki behar izango luke eta. Urteak eman zituen erlojuak konpontzen ikasten baina, azkenean lortu zuen eta aditu bihurtu zen.

Hain handia zen bere entzutea erlojuak konpontzen, ezen inguruetako herrietatik eramaten baitzizkioten erlojuak eta gure erlojugileak inoiz ez zuen egiten porrot.

1945eko otsailean , Cuadernos de relojería agerkariko kazetariak galdetu zion nola ikasi zuen erlojuak konpontzen eta berak hala erantzun zion:

« Inork ez ezer zidan irakatsi, neure kabuz ikasi nuen egonarri handiz. Luze eman nuen iratzargailu batekin adiskide gisa. Guztiz desmuntatu nuen eta piezaz pieza jakin nuen nola funtzionatzen zuen, eta atzamarrekin ezin izaten nuenean, ahoan jarri eta mihiarekin lagunduta, zulo txikienetara iristen nintzen. Horrela, zehaztasunez lortu nuen ezagutzea osagai guztien itxura, tamaina eta gogortasuna. Eginkizun horrek denbora luze eraman zidan baina, horrekin tematu egin nintzen erlojuaren mekanismoa sakon ezagutu arte. »

Muxikako erlojua konpondu izana berari esleitzen zaio, baita ehunka iratzargailu, horma erloju, kuku-erloju ere, bai bere herritatik bai inguruetako herrietatik auzokoek eramaten zizkioten haien erlojuak konpontzera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]