Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Ordizia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Ordizia)
Ordizia (Guipúzcoa)-Iglesia de Santa María de la Asunción-1.JPG
Elizaren aurrealdea Santa Maria kaletik ikusita.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′11″N 2°10′46″W / 43.05318°N 2.17952°W / 43.05318; -2.1795243°03′11″N 2°10′46″W / 43.05318°N 2.17952°W / 43.05318; -2.17952
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea9

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Ordizian (Goierri, Gipuzkoa) dagoen eliza barroko bat da. Herriko Alde Zaharrean dago, Santa Maria kalean. Eraikina XIII. mende amaieran edo XIV. mende hasieran egin zuten. Eliza Euskal Herriko barnealdeko Donejakue bideko ondarearen parte kontsideratzen da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako eraikin haren hondakinak, baina, egungo dorre barrokoaren oinarrian baino ez dira geratzen, 1511n izandako sute baten ondorioz. Egungo eliza XVI. mendean egin zuten, eta nabe bakarra eta abside oktogonala ditu.

Kanpoaldean tenplura sartzeko ataria nabarmentzen da, ebanjelioaren alderdia hartzen duena, fundiziozko zutabe bidez sostengatua. Bertan daude jatorrizko sarrera eta gaurkoa: arku karpanela ojibazko karpanelekin. Kanpandorrea XVIII. mendekoa da eta Martin de Carreraren planoak jarraituz eraiki zen. Elizaren burualdeari atxikia dago apaizetxea, epistolako horma hartuz[1].

1516rako ordularia elizak bazuen, baina 1753an beste bat jarri behar izan zuten haren lekuan. 1887an ataria estali zen, gaur egun duen itxura jasoz.

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruan, aldare nagusian dagoen erretaula barrokoa da elementurik azpimarragarriena. Bartolome Corderok egin zuen XVII. mendean. XIV. mendeko Andre Maria eseriaren irudi bat (gotikoa) ere ikus daiteke. Horrez gain, hainbat kapera eta apaindutako erretaula ugari daude[1].

Santiago Matamoros Donejakueren irudikapen bat ere badu elizak erliebe bikain batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]