Andre Mariari mirariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andre Mariari mirariak
Milagros de Nuestra Señora.jpg
Datuak
Idazlea Gonzalo de Berceo
Generoa Exemplum-bilduma
Jatorrizko izenburua Milagros de Nuestra Señora
Hizkuntza Antzinako gaztelania
Herrialdea  Nafarroa
Formatua Eskuizkribua
Euskaraz
Izenburua Andre Mariari mirariak

Andre Mariari mirariak[1] (gaztelaniaz: Milagros de Nuestra Señora) Gonzalo de Berceo errioxar poetak 1260 inguruan idatzitako exemplum-bilduma da. Bertan Ama Birjinaren 25 mirari azaltzen dira.

Liburuari esker, irakurleen artean Mariarenganako eraspena zabaldu zen. Hala ere, hildakoak berpizteko eta Jaungoikoaren Epaiketatik bekatariak salbatzeko ahalmena zuenez, Erromatar Eliza Katolikoak heretikotzat hartu zuen.[2]

Mester de Clerecian ohikoa zen quaderna via izeneko estrofa erabili zuen eta baita orduko antzinako gaztelaniaren errioxar aldaera ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Saugnieux, Joël (1982) Berceo Y Las Culturas Del Siglo XIII Logroño: Servicio de Cultura de la Excma. Diputación Provincial.