Andueza ospitalea
Andueza ospitalea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Zegama |
Koordenatuak | 42°58′34″N 2°17′33″W / 42.97611°N 2.29255°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 20 |
Andueza ospitalea Zegamako eraikina da, XVII. eta XIX. mendeen artean ospitalea izan zena.
1606ko maiatzaren 2an, Zegamako parrokiako errektore izan zen Nikolas Aranburuk Zegamako Kontzejuari bere ondasunak utzi zizkion, eta hiru egun geroago, maiatzaren 5ean, 'Memoria' edo ongintzazko obra bat sortu zuen. Apaizak Zegamako bizilagunentzako, umezurtzentzako edo apaiza izateko ikasten ari direnentzako ospitale bat bere etxean egitea agindu zuen, eta ez da arloterik onartzen. Bere kontuez herriko elizgizonek eta justiziak osatutako patronatua arduratu zen. Horretarako, funts batzuk utzi zituen, bere interesekin gastuak ordain daitezen.[1]
2012ko urtarrilaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Donejakue bidearen monumentu multzoaren barnean.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «De hospital en el siglo XVII a museo» Diario Vasco 2007-2-23.
- ↑ «Andueza ospitalea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Anduetzako Ospitalea» Zegamako udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).