Diario Vasco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
El Diario Vasco
El Diario Vasco
Mota Egunkari orokorra
Lehen zenbakia 1934ko azaroaren 27a
Banatze lurraldea  Gipuzkoa
Argitaratze hiria Igara, Donostia
Euskal HerriaEuskal Herria
Ideologia politikoa espainiar nazionalismoa[1], eskuin politikoa[2], kontserbadurismoa[2]
Hizkuntza ia osoki gaztelaniaz[3], euskaraz orrialde parea
Maiztasuna Egunero
Argitaratzea Goizez
Salneurria 1,20 (2011)
Ale kopurua 49.500[4]
(2014ko urria)
Argitaletxea Vocento Taldea
www.diariovasco.com

El Diario Vasco (DV) Gipuzkoako egunkaria da. Ia osoki gaztelaniaz[3] argitaratzen da eta euskaraz orrialde pare bat. Argitaletxea edo egoitza Donostiako Igara auzoan du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ko azaroaren 27an kaleratu zuen lehen alea, Madrilgo ABC egunkariak eta Confederación Española de Derechas Autónomas eskuineko erakunde politikoaren inguruko buruzagiek eta Juan Ignacio Luca de Tena edota tartean Ramiro de Maeztu eskuin kontserbadore monarkiko pentsakerako idazleek bultzatuta[1][3].

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko estatu kolpearen alde agertu zen, eta Donostia errepublikazaleen esku egon zen bitartean Espainiako Errepublikar Gobernuak aleak kaleratzea eragotzi zion. Haren inprimategiak Frente Popular errepublikar egunkaria inprimatzeko erabili ziren, 1936ko irailaren 13an Iruñetik etorritako Emilio Mola jeneral kolpistaren gudarosteek Donostia bereganatu zuten arte. 1940ko hamarkadan, Bilboko "El Correo" egunkariak akzioen gehiengoa erosi zituen (bere garairik onenean 300.000 irakurle baino gehiago izan zituen), eta El Correo Bilboko egunkariaren jabe berberena da (Vocento taldea).

Erregimen frankistak iraun zituen 40 urteetan zehar gainontzeko espainiar egunkari legeztatu edo ofizialen antzera frankismoarekin lerrokatua egon zen.

2001eko maiatzaren 24an, bi ETAkidek Santiago Oleaga Diario Vascoko finantza arduraduna hil zuten[5]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vocento taldeak erosi zuenetik bere editoriala nahiz politika albiste eta iritzi zutabe nagusiek espainiar nazionalismoarekin lerrokatuak[1] eta euskal abertzaletasunaren aurkako iritzi joera ia orokortua dute[2]. 2011ko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundetan Bildu alderdia Donostia eta Gipuzkoan nagusitu zenetik joera hori areagotu eta alderdi horren erabakien, Atez ateko zabor bilketa eta Igeldoko galdeketaren aurka eta Zubietako erraustegia nahiz Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y Ibilbidearen eraikitzearen alde nabarmen azalduz.[erreferentzia behar]


2004-2014 bitartean bere irakurlegoaren ia erdia galdu du, 2004ean 94.000 ale inguru saltzetik 2014ko urrian 49.500 ale inguru saltzera, 2013-2014 artean irakurlegoaren %5a galduz, 2013ko 60.000 aletatik 2014ko 49.500 aleetara[4]. Azken datuen arabera, irakurle kopuruaren gainbehera eta ale salmenta jeitsierak hilabeteroko joera motel baina etengabea du[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 43°18′11.56″N 2°00′33.32″W / 43.3032111°N 2.0092556°W / 43.3032111; -2.0092556