Anduitzeko haitzorrotza

Koordenatuak: 43°02′N 2°05′W / 43.04°N 2.08°W / 43.04; -2.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anduitzeko haitzorrotza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAmezketa
Koordenatuak43°02′N 2°05′W / 43.04°N 2.08°W / 43.04; -2.08
Map

Anduitzeko haitzorrotza, Zabalegi (mendia)n dagoen harrizko monolito natural bat da.

Zabalegiren mendebaldeko aurpegia Arritzagako labarrerantz erortzen da, honela, hasiera emanez. Toki honetan dago Anduitzeko haitzorrotza izeneko monolitoa, Beratzagako zubiaren gainean hain justu ere, nondik, Amezketatik abiatzen den Arritzagako bidea igarotzen den. Badago haitz honi Saltarri deitzen dionik ere, benetan, Anduitzen gainean dagoen monolito harritsua dena. Saltarri izena, amezketarren batek, bertatik jauzi eginez bere buruaz beste egitea nahi izan zuelako datorkio.

Anduitzeko monolitoa, lehen aldiz, 1934ko uztailean eskalatua izan zen. Rafael Carranque eta Lino Argomaniz izan ziren Anduitzen lehen eskalada horren protagonistak. Jaitsierarako rappel bat prestatu zuten, Gipuzkoan, jaitsiera teknika hau erabiltzen zen lehenengo aldia zelarik. Aste bete beranduago, bera bakarrik igoko zen Eusebio San Miguel, eskalatzen 20 minutu emanez. Bitxikeria bezala, igoera hauen aurretik, Altuna izena zuen artzai batek, tontor estu hau igotzea lortu zuenaren "elezaharra" oso zabaldua zegoela aipatu behar da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]