Zabalegi (mendia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zabalegi
Datu orokorrak
Garaiera 1.114 m
Geografia
Koordenatuak 43° 02′ 01″ N, 2° 03′ 00″ W / 43.0337°N,2.04995556°W / 43.0337; -2.04995556Koordenatuak: 43° 02′ 01″ N, 2° 03′ 00″ W / 43.0337°N,2.04995556°W / 43.0337; -2.04995556
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Amezketa
Mendikat Mendikat

Zabalegi Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Artubi menditik iparmendebaldera, Malloatik zertxobait bananduta.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amezketan, San Martin ermitara igo behar da G.R. -20 bidezidorretik (Aralarri itzulia mendi oinetik). Ideia, Larrondoko lautadara iristea da, modu bat aipatzeagatik, Altun Goena izeneko baserritik hel daitekeena. Toki honetatik, G.R. -20 eta G.R. -121 bidezidorrek (Gipuzkoari itzulia), Aragoenetik elkarrekin doazenak, Balerdi mendiaren iparraldeko oina zeharkatzen dute, eta Urdilleko lepoa izena duen leporantz doaz. Larrondon, Larrondoko tumulua eta Urritzako trikuharria ikus daitezke. Hemen, gorri eta zuriz adierazitako bidea hartu behar da, Arangoene izeneko txabolara iritsi arte, Zabalegi mendiaren mendebaldeko aurpegia inguratuz. Iparrekialderantz igo behar da, Zabalegi izeneko leporantz, dolinek zulatua eta Aralarren ohikoak diren txabola kupularren arrastoekin. Hemendik, tontorra oso gertu geratzen da. Larrondotik, zuzenagoa den beste bide bat ere irtetzen da. Zabalegiren iparraldeko aurpegian dagoen bidezidorra hartu behar da, izen bereko lepoan amaitzen dena.

Inguruko tokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa