Ane Garmendia Irastorza
| Ane Garmendia Irastorza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Oiartzun, 2005eko abuztuaren 9a (20 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Oiartzun |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Ane Garmendia (Oiartzun, Gipuzkoa, 2005eko abuztuaren 9a) euskal aktorea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzungo Lezoti baserrian jaioa da. Haurtzaro ikastolan burutu zituen oinarrizko ikasketak eta Oiartzo Ikastola (BHI)n, Osasun Zientzien batxilergoa, Biologia eta Kimika.
Txikitatik izan da kirol zalea. Esku-pilotan nahiz futbolean, bietan aritu da, ikastolako mutilen artean neska bakarra izanik ere. Hamaika urterekin hasi zen futbolean jokatzen eta Oiartzun Kirol Elkarteko nesken futbol taldeko jokalaria izan da 2016-2022 bitarte.
Bere izena famatu bilakatu da Irabazi Arte telesailean agertzen delako.[2] Bertan eman ditu 1, 2, 3 eta 4. denboraldiak. 15 urterekin hasi zen aktore lanetan[3] eta “Itsaso”ren pertsonaia interpretatzen du. Aktore lana unibertsitateko ikasketekin partekatzen du.
2021ean Donostiako Zinemaldia egon zen Irabazi Arte aurkezten, eta 2022an, Sua Enparantza, Nahia Sillero, Ainhoa Azpitarte eta Ane Iturraterekin batera Cima Saria jaso zuten FesTVal Sarietan.[4]
2023an ETB2ko Gabon gauak programako "Ene!flix" esketx saio berezian parte hartu zuen.[5]
Beste zaletasun eta lanbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]12 urterekin 37. Lexoti bertso txapelketa-ko irabazlea izan zen.
Oiartzungo Prosa eta Poesia lehiaketa-ko lehenengo sariak jaso ditu bost urtez jarraian eta aipamen berezia seigarrenean:
- 2017. Egia islatzen zuen ispilua.[6]
- 2018. Iraganeko argazkia.[7]
- 2019. Nire zapi kuttuna.[8]
- 2020. Desioak.[9]
- 2021. Erabakiak.[10]
- 2022. Aipamen berezia: Bi mundu.[11]
Eskola Kirolako monitore lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haurtzaro Ikastolan 2002-23 ikasturtean.
- Intxaurrondo Hegoa ikastetxean 2023-2024 ikasturtean.
Egindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irabazi arte (2021-gaur egun)
- Ene!flix (2023)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ane Garmendia: 'Irabazi arte' telesailean antzezteak lotsa kendu dit eta heldutasun puntu bat eman ere bai» EITB 2021-10-21 (kontsulta data: 2023-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ane Garmendia» FilmAffinity (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2022-02-25). «Ane Garmendia: "Horrelako telesailak beharrezkoak dira, gauzak aldatzeko"» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ «"Irabazi Arte!" telesailak 2022ko CIMA TV FesTVal Berdintasun saria irabazi du» EITB 2022-07-27 (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ «Umorea, Gabon gaueko protagonista ETB2n» EITB 2023-12-22 (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ (Ingelesez) «20180424 prosa poesia 2017 osoa by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2018-05-25 (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ (Ingelesez) «Prosa eta Poesia 2018 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-04-12 (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ (Ingelesez) «Xabier Lete XXXII. Prosa eta Poesia lehiaketako liburuxka by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2020-09-16 (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2020-12-04). «[Galeria Hauts hartatik sortu dira idazle gazteak, eta saria dute»] Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (kontsulta data: 2024-06-16).
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (kontsulta data: 2024-06-16).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biba Zuek ETBko programan elkarrizketa, 2021eko urria