Irabazi arte! (telesaila)
Irabazi arte! (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Irabazi arte! |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gazteentzako telebista saioa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2022ko otsailaren 11 |
Argumentu nagusia | emakumezkoen futbola |
Irabazi arte! ETB 1eko nerabeentzako telesaila da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Euskaraz emititzen da, ostiraletan 21:00ean, Go!azen telesailaren ordutegi berean.
Karetako abestia Chill Mafia kolektibo nafarreko Irenek, Kiliki Frexkok eta Suneok egin zuten.[1]
2020-2021 ikasturtean Go!azen 7.0 denboraldiak beherakada nabarmena jasan zuen. Audientzia datuak jaitsi ziren eta ondorioz Euskal Telebistak, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen. Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fizkio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! telesailaren lehenengo denboraldia. Irabazi arte! 2022ko otsailaren 11an estreinatu zen. eta 2022ko apirilaren 1ean bukatu.
Ikasturte hartan, bai Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.
Bigarren denboraldia 2023ko otsailaren 10ean estreinatu zen eta audientzia datu onak eskuratu zituen. Urte horretako Go!azen 9.0 denboraldiak baino audientzia hobea izan zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kataluniatik Euskal Herrira itzultzen den familia baten istorioa kontatzen du. Familiako alabak futbolean jokatzen zuen Katalunian, eta Euskal Herrian hala jarraituko du.[2] Erronka berriak izango ditu Arenek, aitonarekin bizitzera eta lagun berriak egitera ohitu beharko du, amaren galera gainditzen duen bitartean. Baina, batez ere, askoren aurreiritzien aurka jardun beharko da, herriko lehen nesken futbol-taldea sortu ahal izateko.[3]
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (batezbestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 8 | 2022ko otsailaren 11a | 2022ko apirilaren 1a | 30.000 | %4,8 (%12,1) | |
2 | 8 | 2023ko otsailaren 10a | 2023ko martxoaren 31a | 21.000 | %3,6 | |
3 | 10 | 2024ko otsailaren 9a | 2024ko apirilaren 19a | |||
Guztira | 16 | 2022ko otsailaren 11a | 2024ko apirilaren 19a |
Audientzien eboluzioa (2 denboraldiak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. denboraldia (2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
1 | 1 | Ongi etorri | 2022ko otsailaren 11a | 37.000 | %6,6 (%17,5) |
2 | 2 | Printzesak | 2022ko otsailaren 18a | 25.000 | %3,9 (%9,2) |
3 | 3 | Lagun berriak | 2022ko otsailaren 25a | 29.000 | %4,6 (%9,7) |
4 | 4 | Zorionak zuri | 2022ko martxoaren 4a | 14.000 | %2,3 (%6,7) |
5 | 5 | Kapitainak | 2022ko martxoaren 11a | 26.000 | %3,9 (%10,3) |
6 | 6 | Gezurrak | 2022ko martxoaren 18a | 38.000 | %5,5 (%13,6) |
7 | 7 | Egiak | 2022ko martxoaren 25a | 30.000 | %5,0 (%13,8) |
8 | 8 | Irabazi ala galdu | 2022ko apirilaren 1a | 40.000 | %6,3 (%16,2) |
2. denboraldia (2023)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
9 | 1 | Sorpresak | 2023ko otsailaren 10a | 31.000[4] | %5,0 (%12,5) |
10 | 2 | Maitasuna eta futbola | 2023ko otsailaren 17a | 21.000 | %3,6 (%9,0) |
11 | 3 | Zalantzak | 2023ko otsailaren 24a | 18.000 | %2,9 (%6,3) |
12 | 4 | Iruzurrak | 2023ko martxoaren 3a | 36.000 | %6,3 (%10,9) |
13 | 5 | Burua ala bihotza | 2023ko martxoaren 10a | 11.000 | %2,1 (%4,3) |
14 | 6 | Jolas arriskutsuak | 2023ko martxoaren 17a | 7.000 | %1,2 (%3,9) |
15 | 7 | Izarrak aurrez aurre | 2023ko martxoaren 24a | 24.000 | %4,1 (%8,1) |
16 | 8 | Egia biluzik | 2023ko martxoaren 31a | 19.000 | %3,4 |
Aktoreak eta pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Irabazi Arteko teselaisean izan diren pertsonaiak, denboraldietan banatuta.
- = Pertsonaia nagusia
- = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batean edo batzuetan)
- Sua Enparantza:[5] Arene Lizarralde
- Alvaro Garayaldeː Peio Lizarralde, Arene eta Liliren aita
- Jose Ramon Soroizː Jose Mari Lizarralde, Peioren aita eta Arene eta Liliren aitona
- Joana Garitanoː Lili Lizarralde, Areneren ahizpa txikia
- Nahia Silleroː Nora
- Ane Gamendiaː Itsaso Zabalegi
- Ane Iturrateː Leire
- Ainhoa Azpitarteː Olatz
- Aritz Basterraː Jon, Learo Futbol Taldeko aurrelaria
- Ibai Ugarteː Amets Zabalegi, Learo Futbol Taldeko erdilaria. Martxeloren semea eta Itsasoren neba.
- Ander Roviraː Gorka, Learo Futbol Taldeko atezaina
- Patricia Urrutiaː Ane Aranburu, Noraren ama eta Peioren lankidea Learo Irratian
- Eriz Alberdiː Martxelo Zabalegi, haragi-enpresa baten jabea eta Learo Futbol Taldeko lehendakaria. Amets eta Itsasoren aita.
- Tessa Andonegiː Idoia, institutuko zuzendaria eta irakaslea
- Iker Galartzaː Jose Luis Larrauri "Larra", Learo Futbol Taldearen aurreko entrenatzailea
- Joan Bailador: Malen, Liliren gelakidea eta laguna
- Nahia Lacalle: Esti
- Iñigo Larrinaga: Mikel, Aneren bikotekide ohia eta Noraren aita
- Dorleta Urretabizkaia: Eunate, Learo Futbol Taldeko entrenatzaile berria
- Oihan Carramiñan: Luka, Ametsen bikotekidea
- Angela Lopez: Alaitz, nesken taldeko jokalari berria
- Ugaitz Amundarain: Kepa, Learo futbol klubeko Community Managerra
- Iker Barandiaran: Galder, mutilen taldeko jokalari berria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EiTB. (2022/01/21). "Irabazi Arte" fikzio berria aurkezteko lau aurrestreinaldi antolatu ditu EITBk hiriburuetan. .
- ↑ «Telesail berriak «EITBren balioei» lotuta egingo dituzte» Berria 2022-01-22 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Irabazi arte» Donostiako Zinemaldia.
- ↑ «https://twitter.com/Dos30TV/status/1624315988299640832» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
- ↑ «Sua Enparantza: "Antzerkian oso berria naiz. Dantza da betetzen eta lasaitzen nauena"» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Aktorea | Denboraldiak | ||
---|---|---|---|---|
1 denboraldia | 2 denboraldia | 3 denboraldia
| ||
Arene Lizarralde | Sua Enparantza | Nagusia | ||
Peio Lizarralde | Alvaro Garayalde | Nagusia | ||
Jose Mari Lizarralde | Jose Ramon Soroiz | Nagusia | ||
Lili Lizarralde | Joana Garitano | Nagusia | ||
Nora | Nahia Sillero | Nagusia | ||
Itsaso Zabalegi | Ane Garmendia | Nagusia | ||
Leire | Ane Iturrate | Nagusia | ||
Olatz | Ainhoa Azpitarte | Nagusia | ||
Jon | Aritz Basterra | Nagusia | ||
Amets Zabalegi | Ibai Ugarte | Nagusia | ||
Gorka | Ander Rovira | Nagusia | ||
Ane Aranburu | Patricia Urrutia | Nagusia | ||
Martxelo Zabalegi | Eriz Alberdi | Nagusia | ||
Idoia | Tessa Andonegi | Nagusia | Gonbidatua | |
Malen | Joan Bailador | Nagusia | ||
Jose Luis Larrauri "Larra" | Iker Galartza | Nagusia | ||
Malen | Joan Bailadon | Nagusia | ||
Esti | Nahia Lacalle | Nagusia | ||
Mikel | Iñigo Larrinaga | Gonbidatua | Nagusia | |
Eunate | Dorleta Urretabizkaia | Nagusia | ||
Luka | Oihan Carramiñana | Gonbidatua | Nagusia | |
Alaitz | Angela Lopez | Nagusia | ||
Kepa | Ugaitz Amundarain | Nagusia |
Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q110644362
Pertsonaia | Aktorea | Denboraldiak | ||
---|---|---|---|---|
1 denboraldia | 2 denboraldia | 3 denboraldia | 4 denboraldia
| |
Arene Lizarralde | Sua Enparantza | Nagusia | ||
Peio Lizarralde | Alvaro Garayalde | Nagusia | ||
Jose Mari Lizarralde | Jose Ramon Soroiz | Nagusia | ||
Lili Lizarralde | Joana Garitano | Nagusia | ||
Nora | Nahia Sillero | Nagusia | ||
Itsaso Zabalegi | Ane Garmendia | Nagusia | ||
Leire | Ane Iturrate | Nagusia | ||
Olatz | Ainhoa Azpitarte | Nagusia | ||
Jon | Aritz Basterra | Nagusia | ||
Amets Zabalegi | Ibai Ugarte | Nagusia | ||
Gorka | Ander Rovira | Nagusia | ||
Ane Aranburu | Patricia Urrutia | Nagusia | ||
Martxelo Zabalegi | Eriz Alberdi | Nagusia | ||
Idoia | Tessa Andonegi | Nagusia | Gonbidatua | |
Malen | Joan Bailador | Nagusia | ||
Jose Luis Larrauri "Larra" | Iker Galartza | Nagusia | ||
Malen | Joan Bailadon | Nagusia | ||
Esti | Nahia Lacalle | Nagusia | ||
Mikel | Iñigo Larrinaga | Gonbidatua | Nagusia | |
Eunate | Dorleta Urretabizkaia | Nagusia | ||
Luka | Oihan Carramiñana | Gonbidatua | Nagusia | |
Alaitz | Angela Lopez | Nagusia | ||
Kepa | Ugaitz Amundarain | Nagusia |
- Pages with disabled graphs
- Jose Ramon Soroizek antzeztutako telesailak
- Iker Galartzak antzeztutako telesailak
- Ainhoa Azpitartek antzeztutako telesailak
- Patricia Urrutiak antzeztutako telesailak
- Eriz Alberdik antzeztutako telesailak
- Tessa Andonegik antzeztutako telesailak
- Joana Garitanok antzeztutako telesailak
- Pausoka Entertainmentek ekoitzitako telesailak
- ETB1eko saioak
- Euskal Herriko telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- Euskaraz egindako telesailak