Ainhoa Azpitarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Azpitarte

Bizitza
JaiotzaZaldibar2004ko ekainaren 24a (19 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, abeslaria eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Ainhoa Azpitarte Elguea (Zaldibar, Bizkaia, 2004ko ekainaren 24a) abeslaria, futbolaria eta aktorea da.[1][2][3]

ETB1en 'Irabazi Arte' fikziozko telesaileko Olatzen azalean sartu da. Futbol talde bat sortu gura duen neska talde bat da protagonista, klubak ipinitako trabak gaindituz aurrera egitea lortuko duena. Azpitartek Elorrio Futbol Klubean jokatzen du eta entrenatzailea da Zalduak eta Elorriok sorturiko Biak-Bat klubean. Batxillergoa amaitu eta selektibitatea prestatu ondoren, arte dramatikoa ikasten Ari da Dantzertin (Bilbo).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhoa Azpitarte Elguea Zaldibarren jaio zen 2004ko ekainaren 24an. Zaldibarko eskolan ikasi zuen; DBH eta Batxillergoa, berriz, Iurretako Juan Orobiogoitian.

Haurtzaroa eta kantua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik kantatu izan du etxean, eta aitak bromatan proposatuta kantu lehiaketa batera aurkeztu zenean bigarren gelditu zen. 2015ean, 11 urte zituela, bigarren aldiz aurkeztu zen txapelketa batera, Haur Kantari txapelketara hain zuen ere, eta Bizkaiko lehenengo eta Euskal Herriko bigarren egin zuen zaldibartarrak. Txapelketak euskal kantak ezagutu eta kantatzeko aukera eman zion. Gainera, ekaineko finalean berak sortutako kanta, osabari egindako Ez zaitut ahaztu izenburukoa, aurkeztu ahal izan zuen. Osabari gustatzen zitzaizkion gauzen ingurukoa da abestia eta Cris Etxepare gasteiztarrak sorturiko musika du.[1]

Jaialdi eta bestelakoetan ere parte hartu izan du, besteak beste, Zaldibarko kulturarteko jaian edo urrian Plateruenean. Sanfilippo sindromea duten umeei eskainitako bideoklipean ere parte hartu zuen. Arriaga antzokian eta Euskalduna jauregian kantatzea gustatuko litzaioke.[1]

Bere gustuko musika modernoa da eta dantzagarria bada, hobeto. Adibidez, Ricky Martinena, Shakirarena, edo baita Zea Mays, Ken 7 edo Gatibu taldeena ere gustatu izan zaio.[1]

Futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhoa Azpitarte 7 urterekin hasi zen futbolean. 2017-2018 denboraldian Zaldibarko Zaldua taldean Infantil kategorian hasi zen. Hurrengo denboraldian Elorrion hasi zen. Urtebete kadete mailan pasatu ostean, nagusien Elorrio B taldean erdilari postuan jokatu izan du.[2] Azpitartek futbolean jokalari ez ezik, entrenatzaile ere aritu da Zalduak eta Elorriok sorturiko Biak-Bat klubean.[3]

Aktoretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezteko grina txikitatik izan du eta amets hori egia bihurtu da. Aktore castingaren berri Bizkaiko Futbol Federazioaren eskutik izan zuenean, emozionatu egin zen. Interpretazioa eta futbola izugarri gustatzen zaizkionez, biak uztartzeko aukera ematen zion. Castingerako aurkezpen bideoa bidalita, gidoi labur bat jaso zuen bideoz grabatzeko, eta gero aurrez aurreko castinga egin zuen Donostian. Beste pertsonaia batzuen papera egin ostean, bigarren castinean Olatzen azalean, beste pertsonaia bategaz elkarrizketa bat antzeztu behar izan zuen.[3]

Telesailaren lehen esperientzia nahiko gogorra izan zen. Kanpotik erraza ematen duela dio, baina atzean lan handia egoten dela, ordu asko eta lan-talde handia. Zaldibarren 05:30ean hartzen zuen trena 08:00etan hasteko eta 23:00etan itzultzen zen etxera. Baina esperientzia aberasgarria izan denez, ez du damurik. Pandemiaren osasun egoeragaitik, aktoreen artean burbuila bat sortu zuten, kuadrilla polit bat, eta hartu-emana izaten jarraitu dute.[3]

Azpitarterentzat Olatzen azalean sartzea erraza izan da, badituzte antzekotasun batzuk eta. Olatz pertsonaia atezaina da eta bera hegalean eta erdilari jokatzen du. Bestalde, Irabazi arte! telesailean fikzioan bizi dituzten egoerak bizitza errealean bizi izan ditu.[3] Ainhoaren hurrengo erronkak Selektibitatea eta Antzertin (Bilbo), Arte Dramatikoa ikastea dira. Itziar Ituño aktorea du eredu. Futbola eta kantua deskonektatzeko bideak izan ditu beti. Jarraitzen du abesten, eta tarteka kontzerturen bat ematen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]